Zorrak gutxitzeko gakoak

Elur pilotaren metodoa

2008. urtean, krisialdiak eztanda egin zuen urtean, Espainiako familiek 960.000 milioi eurotik gorako zorra zuten orotara. Krisialdiko urte latzetan apurka-apurka berroneratu zen datu hori, eta 2017an berriz ere negatiboa izan zen saldoa, 3.063 milioi euroko zorrarekin (Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera). Iaz, ia-ia bost bider handitu zen zifra hori, 14.800 milioi eurotara iritsita.

Datu horietatik bi ondorio ateratzen dira: bata baikorra, eta bestea ezkorra. Lehenengoak agerian uzten du bankuak berriz ere ari direla mailegatzen, eta bigarrenak, aldiz, familiak berriz ere ari direla zorpetzen. Izan ere, erraza da gurpil zoro horretan erortzea; ateratzea izaten da zaila.

Egoera horretan bazaude, hasieratik argi eduki behar duzu ez dagoela miraririk; badaude, ordea, zeure burua antolatzeko eta zorrak murrizteko lagungarriak izan daitezkeen tresnak. BBVAn «kateatze metodo» delakoa erakutsi nahi dizugu, bide zail hori errazteko asmatutako sistema bat.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Snowball edo elur pilotaren metodoa

Snowball (elur pilota) metodoaren indarra lehenik eta behin zenbateko txikieneko zorrak kitatzean datza. Edo, bestela esanda: oinarrian, aparteko saldo bat jartzen da lehenbizi zor txikiena ordaintzeko, guztiz kitatu arte, eta bitartean gutxieneko ordainketak egiten dira gainerakoetan. Ordainduta dagoenean, hurrengo zor txikiena ordaintzeko erabiliko da kitatutako zorra ordaintzeko erabiltzen zen kopurua. Eta hala, berriz zenbaki gorrietatik atera arte.

Metodo hori zorrak murrizteko eraginkorrenetako bat bihurtu da; izan ere, errazago egin ohi diren ahalegin ekonomiko txikietan oinarritzen denez, emaitzak errazago eta bizkorrago lortzen dira, eta arazoaren konponbidea gertu dagoela ikusita motibazioa handitzen da.

 

Nola jar dezakezu martxan?

  • Zerrenda batean jaso zor guztiak: zereginari heldu aurretik, nolakoak eta zenbatekoak diren jakin behar duzu. Gainera, eta metodo hori egiaz eraginkorra izateko, txikienetik handienera ordenatu behar dituzu, ondoren banan-banan heldu ahal izateko.
  • Berrikusi hileko gutxieneko ordainketak: zor guztiak ongi antolatuta dituzunean, haietako bakoitzean gutxieneko ordainketa zein den berrikusi beharko duzu, eta aurrez zenuen ordainketa eguneratu beharko duzu.
  • Zehaztu txikiena ordaintzeko kopuru gehigarria: aurreko bi urratsak ongi zehaztuta dituzunean, kontuak atera behar dituzu, eta zor txikiena ordaintzeko aparteko zer diru jar dezakezun ikusi. Hemen, garrantzitsua da ahal bezainbeste esleitzen saiatzea: horrela, ordaintzen dituzun lehenengo zorrak bizkorrago desagertuko dira.
  • Errepikatu formula hori zure zor guztiak kitatu arte: elur pilotaren metodo gisa ezagutzen da, apurka-apurka gero eta gehiago handitzen delako. Horrela, zor txikia osorik ordaindu eta gero, hurrengora jo beharko duzu, guztiak kitatu arte.
Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Gastuen gaineko kontrol handiagoa

Lehenago esan dugun bezala, BBVAn badakigu ez dagoela miraririk. Badakigu, halaber, egoera ekonomiko kaskarretatik ateratzea ez dela ezinezkoa. Halako helburuei ekiteko garaian, funtsezko gakoetako bat da ongi antolatuta egotea. Horretarako, eta iraultza teknologikoari esker, badira zeregin hori errazten duten hainbat aplikazio, bai zorrak murriztu nahi dituztenentzat, bai dirua aurreztu nahi dutenentzat.

Horren adibide bat da Nire egunerokotasuna, zure dirua beti kontrolpean izateko. Intuitiboa da, eta zure diru sarrerak eta gastuak kategoriatan ordenatuta ikusteko aukera ematen dizu; hala, errazagoa da aurrezteko plangintza egitea eta erabakiak hartzea. Horrekin batera duzu Aurreikusitako mugimenduak, hurrengo bi hilabeteetan izango dituzun mugimenduak (diru sarrerak nahiz gastuak) erakusten dizkizun funtzionalitate bat. Horrela, zure ekonomiaren gestioa hobetuko da, eta, ondorioz, zure helburu nagusiari ekin ahal izango diozu: zorrak gutxitzeari.

Aplikazioaren bidez, gainera, Bconomy erabili ahal izango duzu: aurreztea erraztuko dizun tresna bat da, xehe-xeheki aztertzen dituelako egindako gastuak eta, horrela, beharrik gabekoak zein diren jakin daiteke. Aurreztekotan bazaude, BBVAren aplikazioa izan daiteke laguntzarik onena.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua