Tal Ben-Shahar

Psikologiako irakaslea Harvarden

"Erregulartasunez esker ona adierazten duten pertsonak zoriontsuagoak eta baikorragoak dira eta arrakasta gehiago izaten dute"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Ia inork ez daki nola lortu zoriontasuna. Hurrengoa esaten du gehiengoak: “Arrakasta badut zoriontsu izango naiz". Aberastasuna edo ospea lortzea edo helburu profesional edo pertsonal jakin bat lortzea, emakume edo gizonezko batek nirekin ibiltzea onartzen badu, nire helburuak betetzen badira. Zoritxarrez ez du horrela funtzionatzen. Horregatik sarritan arrakasta handiko pertsonak ikusten ditugu, diru asko dutenak eta errealizatu direnak baina zorigaiztokoak direnak. Izan ere, sinesten dute helburu jakin bat betetzen baduzu, mugarri hori lortzen baduzu, orduan zoriontsu izango zarela. Baina lortu egiten dute, haien helburua betetzen dute, diru mordoa irabazten dute baina zoriontsu izan gabe jarraitzen dute. Eta ez da ez direla zoriontsuak, baizik eta galduta daudela sentitzen dute ilusioa galduta daudelako. Une horretara arte ilusioa zuten leku horretara iristean zoriontsu izango zirela pentsatzen zutelako, baina bertara iristen dira eta ez dira zoriontsu, ezin dute sostengatu ilusio horretan. Helburu bat lortzeak ez gaitu zoriontsu egiten epe luzera. Gure ongizate-mailetan igoera bat lortzen dugu, bai, baina gutxi irauten du. Loteria irabazi duten pertsonak ikertuak izan dira. Milioika dolar irabazi duen jendea, horientzat bere ametsa egi bihurtu da. Sinesten dute zoriontsu izango direla haien bizitza guztian. Hiru hilabetetan hasierako puntura itzuli dira, baina ilusio gutxiagorekin. Unibertsitateko irakasleetan ikusten da, zeinak bizitza guztiak borrokan igaro duten titular izateko. Titular izatera iristean sinesten dute zoriontsu izango direla betirako, baina hilabete irauten die, sei hilabete gehienez. Puntu jakin batera iristeak denborazko ongizatea dakar berarekin, baina ez igoera iraunkorra zoriontasun mailan.

Zentzuzko gauzak esaten dizkigu zoriontasunaren zientziak. Nire amonak gauza horietako asko esaten zizkidan. Orain arrazoi ematen dio zientziak. Esaterako, harremanak dira garrantzitsuena bizitza zoriontsua izateko. Maila indibidualean, Martin Seligmanen aldetik, psikologia baikorraren aita eta bere lagunen aldetik, ikerketak egin ziren munduko jende zoriontsuenaren inguruan. Zerk bereizten ditu? Eta ezagutu zuren horiek bereizgarri dituzten bi gauzetako bat dela barne-barneko harreman sendoak izatea. Horrek erreferentzia egin diezaieke maitasun-harremanei baina baita lagunei, familiari... Ez dira harreman perfektuak, harreman minenetan desadostasunak eta gatazkak izaten direlako. Baina harreman horiek dituzte eta lehentasuna dira haien bizitzan. Gaur egungo munduan, gure inguruan dugun teknologiarekin eta laster gure barruan egongo denarekin, harreman errealak, birtualak ez direnak, bigarren planora igaro dira. Eta horrek, zoritxarrez, zoriontasuna kentzen dio jendeari. Harremanak oso garrantzitsuak dira zoriontasunerako.

Zoriontasunerako beste gakoa esker ona da. Oprah-k horri buruz hitz egin zuen mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzian, ez zegoenean horri buruzko zientziarik. Egun, ordea, badago. Eta frogatu du erregulartasunez esker ona adierazten dutenak eta dituzten gauzak segurutzat jotzen ez dituztenak, arazoak alde batera uzten ez dituztenak eta aldi berean ez dutenak alde batera uzten daukatena, pertsona horiek ez dira soilik zoriontsuagoak eta baikorragoak, baizik eta arrakasta handiagoa dutela haien helburuetan, eta fisikoki osasuntsuago daudela. Orduan, gure sistema immunologikoa indartzen dugu esker onekoak izaten kontzentratzen garenean. "Estimatu" da nire hitz gogokoena. "Estimatzeak" zerbaitengatik eskerrak ematea esan nahi du. Baina "estimatu" hitzak beste esan nahi bat du: Balioa handitzea. Dirua bankuan sartzen baduzu, zortez balioa handituko zaio eta gehiago izango duzu. "Estimatu" hitzaren bi esanahiak konektatuta daude. Izan ere, zure bizitzako gauza onak estimatzen dituzunean, gauza onek balioa handitzen duten eta gehiago dituzu. Eta konexioa ez da soilik etimologikoa, froga zientifikoak daude frogatzen dutenak nire bikotekidea estimatzen dudanean, nire lana estimatzen dudanean, nire bizitza estimatzen dudanean, balioa handiagotzen dutela nire bizitzako gauza onek eta gehiago ditudala.

"Psikologia positiboak ahalbidetu egiten du gatazkak murriztea eskoletan eta ikasleak zoriontsuagoak izan daitezen eta erresilientzia gehiago izan dezaten"

Bakarrik bi pertsona mota daude ez dutenak sentitzen minik, haserre, tristura, antsietate, etsipen, inbidia edo beldur gisa. Lehenak psikopatak dira, ezin dituzte sentitu emozio mingarriak. Sentitzen ez dituzten bigarren pertsona mota hildakoak dira. Emozio mingarriak sentitzea seinale ona da: ez zara psikopata bat eta bizirik zaude. Lan egin dezakegu horretan.

Teknologiak jokatzen duen papera edo teknologiari esleitzen diogun balioa ulertzeko erabiliko nukeen analogia izango litzateke elektrizitatea. Elektrizitatea ona edo txarra al da? Ba nolakoa den arabera. Elektrizitatea erabiltzen badut argitzeko eta bizi-euskarriko makina bat funtzionarazteko, orduan ona da elektrizitatea. Baina errugabe bat elektrokutatzeko erabiltzen badut elektrizitatea, orduan ez da ona. Teknologiarekin gauza bera gertatzen da. Teknologia bere horretan botere bat da, indar bat da. Onerako edo txarrerako erabil daiteke. Orain dela gutxi nirekin harremanetan jarri zen Shaun, hamar edo hamabi urterekin nire lagun onena zena. Ez genuen berriz hitz egin, herrialde desberdinetan bizi gara, baina teknologiari esker orain kontaktuan gaude. Zoragarria da. Nire arreba gizon zoragarri batekin ezkondu zen. Teknologiaren bitartez ezagutu ziren. Era berean, zoritxar asko eragiten dizkigu teknologiak. Esaterako, ikertu da pertsona batek, edozein adinetakoak, zenbat eta denbora gehiago igarotzen duen sare sozialetan, geroz eta bakardade handiagoan sentitzen da. Bakardadea da depresioaren lehenengo adierazlea. Teknologiaz abusatzean eta gauza garrantzitsuak alde batera uztean, esaterako harreman errealak, mugimendua, ariketa fisikoa, garesti ordaintzen da zoritxarrarekin. Bizitzako beste gauza askotan bezala, neurritasun kontua da guztia.

Badakigu ariketa fisiko erregularrak, astean hiru aldiz hogeita hamar minutuz bakarrik, osasuntsuago egiteaz gain, zoriontsuago egiten gaituela. Medikazio psikiatriko indartsuenaren baliokide da. Norepinefrina, serotonina eta dopamina askatzen ditu garunean. Nire errituala da astean hiru aldiz ariketa egitera joatea, kosta ahala kosta. Nahiz eta bidaiatzen ibili, ariketa egiten dut. Nahiz eta nekatuta egon, ariketa egiten dut. Beste erritual bat da, oheratu aurretik gauero nire esker ona adieraztea. Idatzi egiten ditut eskertuta sentiarazten nauten gauzak. Eta beste errituala da asteko hitzordua nire emaztearekin. Lagun askok esaten digute: "Bai zera, asteroko hitzordua errituala? Ez da batere erromantikoa. Non geratzen da naturaltasuna?". Eta nik esaten diet: “Naturaltasuna? Hiru seme txiki ditugu eta biok lan egiten dugu. Naturaltasuna? Zortez, urtean behin izango genuke hitzordua. Horregatik, errituala dugu gure harremanean. Familiako erritualak ditugu. Beti batu egiten gara afaltzeko. Oso garrantzitsuak dira. Erritual negatibo bat ere badut. Lehen, goizero esnatzean albisteak begiratzen nituen. Albistezalea naiz. Arazoa da konturatzerako ordu eta erdi igaro zela eta oraindik albisteak irakurtzen jarraitzen nuela. Baina idazteko unerik onena goiza da. Horrela erritual negatiboa sortu nuen: albisteak goizean ez irakutzea. Eta erritual poitiboa jarri nion nire buruari: goizean idaztea. Irakurriko ditut albisteak arratsaldean. Eta lo nagoen bitartean mundua amaitzen bada, norbaitek ohartaraziko dit. Ez da ezer gertatzen ez baditut albisteak une jakin horretan irakurtzen.

Biografia
Psikologia eta filosofian doktorea eta irakaslea da Harvardeko Unibertsitatean. "Elige la vida que quieres" edo "Practicar la felicidad" liburuen egilea, mundu-mailako erreferentzia da gizarte-harremanen, adiskidetasunaren, emozio negatiboen erabileraren edo zoriontasuna handiagotzeko eguneroko errutinen inguruan.