Maniobra funtsa

Bi irakurketa ditu; funtzionamendu aldetik, aktibo zirkulatzailearen eta pasibo zirkulatzailearen arteko aldea da. Planteamendu aldetik, berriz, aktibo zirkulatzailea finantzatzen duen baliabide iraunkorren zatia da. Finean, bat-bateko baliabideekin finantzatu ezin den aktibo zirkulatzailearen zatia da, eta beraz, baliabide iraunkorrekin finantzatu beharrekoa.