BGAEak erreskatatzeko eskaera COVID-19a dela eta
Egun indarrean jarraitzen dute BGAEtarako neurriak. Aurreikusitako aurrezpen-produktu horietako baten partaide bazara BBVAn eta baldintzak betetzen badituzu, hori kobratzea aurrera dezakezu.
-
Salbuespenezko kasuak
-
Eskabidea
-
Ordainketarako dokumentazioa, aldizkakotasuna eta modua
BGAEak
Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako zuzendariaren 2020ko martxoaren 25eko Ebazpenak baimena ematen die borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei (BGAE), baldin zehaztutako ekarpen planak badituzte eta langabezia-prestazioa aitortuta badute, hura ordaintzeko ABEE baten edo EEE baten eraginpean dauden bazkideei, COVID-19aren osasun krisiak eragindako egoeraren ondorioz, BGAEren legean eta horren erregelamenduan ezarritako betekizunak ez bete arren.
Zein bazkidek eska dezakete salbuespenezko likidezia kasu berri hau?
- EEE edo ABEE baten ondorioz legezko langabezia egoeran diren besteren konturako langileak.
- Jarduera galdu edo bertan behera utzi duten autonomoak.
Aipatu egoerak (langabezia, itxiera edo jarduera uztea) COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz gertatu badira, betiere.
Zein da salbuespenezko kasu berri honen aldia?
- Bazkideari EEEak edo ABEEak eragiten dion egun beretik.
- EEEa edo ABEEa amaitzen den data arte.
Zein epetan abonatuko lirateke eskubide kontsolidatuak?
Ordainketak bost laneguneko gehieneko epean burutuko dira, bazkideak ondoren zehazten den dokumentazio egiaztagarria aurkezten duenetik kontatzen hasita.
Zer fiskalitate aplikatzen zaio ezohiko likidezia kasu berri honi?
Gainerako kontingentziak eta ezohiko likidezia kasuak bezala, kasu berri honetan kobratutako zenbatekoak BGAEren prestazioetarako ezarritako zerga-araubide berari lotuta egongo dira.
Eragindako produktuetan kontsolidatutako eskubideak erreskatatu ahal izango dira kontingentzia edo salbuespenezko likidezia-kasu batzuk gertatzen direnean, partaideak hala eskatuta.
Azaldutako egoeretako baten eraginpean bazaude eta erreskatea eskatzea interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan izapideak egiteaz arduratuko den zure bulegoko kudeatzailearekin.
BGAE prestazioa ABEE edo EEEgatik
1. Besteren konturako langileak:
Dokumentazioa:
- Titularraren NANaren fotokopia (bi aldeak).
- Bazkideak behar bezala beteta eta sinaturik duen eskabidea, bazkidearen abonu kontua ere adierazita.
- COVID-19ko osasun-krisiak eragindako salbuespenezko egoeraren ondoriozko EEE baten edo ABEE baten eraginpean dagoela egiaztatzen duen agiria.
- Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikotik (EEZP) langabezia-prestazioa kobratzearen frogagiria.
- Langabezia egoera aurreko azken nomina osoa.
Jaso beharreko aldizkakotasuna eta zenbatekoak:
- Prestazioa ordaindu ahal izateko, bazkideak egoera horretan dagoela egiaztatu beharko du, hilero eta langabezia-egoerak iraun bitartean, arestian aipatutako dokumentazioa aurkeztuta.
- ABEE kasuak:
- Hileroko errenta bat izango da.
- Errenta, zehazki, langabezia-prestazioa kalkulatzeko oinarri arautzailearen %100aren eta langileak enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz jasotzen duen oinarri arautzailearen portzentajearen arteko aldea izango da.
(Hau da, araudiaren asmoa da bazkideak oinarri arautzailearen %100 jasotzea, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (EEZP) langabeziagatik ordaindutakoa eta BGAEtik langabezia-prestazioagatik lortutakoa batuta).
- EEE kasuak:
- Hileroko errenta bat izango da.
- Legean eta BGAEen Erregelamenduan araututako langabezia-prestazioaren baldintza berberetan.
2. Langile autonomoak:
Dokumentazioa:
- Titularraren NANaren fotokopia (bi aldeak).
- Bazkideak behar bezala beteta eta sinaturik duen eskabidea, bazkidearen abonu kontua ere adierazita.
- COVID-19aren osasun krisiak eragindako ezohiko egoeragatik jarduera eten izanaren agiri egiaztagarria.
- Langabezia prestazioa jasotzeko eskubidea adierazten duen agiria.
- PFEZaren urteko azken aitorpen erabilgarria (100 eredua) eta, hala badagokio, azken hiruhilekoari dagokion PFEZaren ordainketa zatikatua (130 edo 131 ereduak) edo BEZaren autolikidazioa (303 eredua).
- Prestazioa ordaindu ahal izateko, bazkideak egoera horretan dagoela egiaztatu beharko du, hilero eta langabezia-egoerak iraun bitartean, arestian aipatutako dokumentazioa aurkeztuta.
- Beste batzuen konturako langileen ABEEaren kasuan bezala.