BBVAk 35 milioi euro eman ditu koronabirusaren kontrako borrokan
Laguntzaren zati handiena lehentasunezko material medikoa eskuratzera zuzenduko da
BBVAk operatzen duen herrialdetan COVID-19ren aurka egiteko emandako dohaintza 35 milioi euroraino heldu da, nahiz eta hasieran 25 milioi euro iragarri zituen. Duela egun batzuk, BBVA Taldeko presidente Carlos Torres Vilak adierazi zuen erakundeak "pauso bat aurrera" eman behar duela eta dituen gaitasun eta baliabide guztiak erabili behar zituela "bizitzak salbatzeko, inpaktu ekonomikoa arintzeko eta besteei zulo honetatik irteten laguntzeko".
Carlos Torres Vilak, "agintarien, gainbegiratzaileen, enpresen eta, oro har, gizartearen ahalegin koordinatuen" garrantzia azpimarratzeaz gain, finantza erakundeek "konponbidearen zati garrantzitsua" izateko duten egitekoa aipatzen zuen. Geure esku dagoen guztia, eta asko da, egin ahal dugu eta egin behar dugu arazo hau gainditzen laguntzeko, eta gaindituko dugu, zalantzarik gabe", adierazi zuen.
Gizarte erakundeei laguntzak emateaz gain, 35 milioi euro horietako gehiena lehentasunezko material medikoa eskuratzera bideratzen da, arnasgailuak, batez ere.
Orain arte, mundu osoan gabezia nagusi den agertokian, osasun materialez betetako bi kargamentu iritsi dira Espainiara (herrialde kaltetuenetako da) Txinatik. Lehen bidalketa martxoaren 28ko larunbatean lurreratu zen Bartzelonan, ZIUtik kanpoko laguntzarako 260 arnasgailurekin, eta estatu osoko ospitaletan banaturik dira dagoeneko. Bigarren bidalketa Zaragozako aireportuan lehorreratu izan da astearte honetan, ZIUrako 13 arnasgailurekin eta ZIUz kanpoko laguntzarako beste 740 arnasgailurekin. Guztiak jada banaturik dira. Eta aste honetan bertan iritsiko da Espainiara hirugarren bidalketa, 400.000 maskarillekin.
Arnas mekanikoko ekipamendu horien erabilpena, bai ZIUn bai ospitaleetako beste sailetan, giltzarri da euren birikak birus horrek erasanda dituzten diren pazienteen bizitza salbatzeko. Makina horiek, izan ere, infekzioari aurre egiteko denbora eskaintzen die, osatu daitezkeelarik.
BBVAk Espainiako Osasun Ministerioaren esku jartzen du material guzti hori eta, gainera, Espainian banatzearen logistikaz arduratzen da, osasun agintariek ezarritako lehentasunei jarraituz. Aliantza publiko-pribatua funtsezkoa ari da izaten ekipoen erosketa azkartzeko, arrazoizko prezioak bermatzeko eta ondasunen entrega egokia ziurtatzeko.
Era berean, BBVA dagoen gainerako herrialdeetan ahaleginak, lehenik, ekipo medikoak eskuratzera zuzentzen dira, tokiko osasun agintariei laguntzeko. Mexiko eta Turkia izango dira datozen asteetan arnasgailuak jasoko dituzten lehen herrialdeak. Mexikon, BBVAk gizarte erantzukizuneko ekintza plan bat iragarri izan du berritsuki, pandemiari aurre egiteko gobernuaren eta enpresa antolakundeen askotariko ekimenekin bat eginez.
Iragarritako 35 milioi euroak ekipamendu medikoa erosteko eta emateko erabiliko dira batez ere, baita tokiko gizarte-erakundeen programa eta ekimenetarako laguntzetarako ere.