Rent&Tech gure enpresa kolaboratzailean eska dezakezu.
Zure enpresako ekipoak ordezkatu, handitu edo aldatu ahal izango dituzu era erraz eta arinean.
Kontsultatu ekipamendu-modalitateak eta aukeratu zure beharretara egokitzen dena.
Zer eskaintzen digu?
Renting teknologikoak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
Aukeratutako ekipoen alokairua. Alokairuaren epea 12 eta 60 hilabete artekoa da.
Deuseztatu teknologia zaharkituak dakartzan arriskuak, eta berritu eta egokitu itzazu etorkizuneko aldaketei.
Kuota ohiko gastu gisa zenbatzen da, ez dira finantza baliabideak kontsumitzen, eta beste inbertsioetarako erabili ahalko dira. Kontu-kudeaketa errazten da.
Gastuaren plangintza eta kontrola hobetzen ditu. Kuota bakar batek aktiboen eta haiei lotutako zerbitzuen alokairua ere hartzen ditu.
Maniobra funtsa eta ROA hobetzen ditu.
Aurreztu ekipoen erosketa, kontratazio eta mantenuarekin lotutako kudeaketarako denbora, prozesuak eta kostuak.
Fiskalki kengarria den kuota.
Zer zerbitzu hartzen ditu barne Renting teknologikoak?
Renting teknologikoaren barne daude hauek:
Asegurua arrisku orotarako ezustekoren bat gertatuz gero (ekipoa berrezarriko da).
Ezustekoen kudeaketa.
Kontaktuak irauten duen bitartean berritze teknologikoaren aukera.
Ekipamendu zaharraren birmarketin-zerbitzua, berak aurreratzen duena, agindu-emaileak ez baditu betetzen kontratuaren baldintzak.
Zer zerbitzu gehigarri hartzen ditu barne?
Parke informatikoaren lineako kudeaketa: alokatutako ekipoei dagokien informaziorako lineako sarbidea eta horietako bakoitzaren kostuaren banaketa, kontratuak eta fakturak.
Modalitateak
Renting teknologikoa irtenbide integrala da, eta zure enpresari aktibo teknologikoen erabilera eta gozamena emateaz gain, hainbat balio erantsi ere eskaintzen dizkio, teknologiaren ezaugarrietara egokitzen direnak hain zuzen ere.
Ekipamendu medikoetan eragina duen aurrerapen teknologikoak, baita halako ekipoei aplikatzen zaien BEZaren igoerak ere (% 10tik egungo % 21era), teknologia hori erosteko orduan Rentinga beste finantza-produktuen parera edo gainetik jartzen dute.
Energia aurrezpenaren sektorean teknologia berriak erabiltzeak, LED argiak edo zuntz optikoa esaterako, aurrezpen garrantzitsuak ari da sortzen nergiaren kontsumoan (% 40 eta % 70 bitartean), eta betiko ekipoek baino emaitza hobeak eskaintzen ditu, gainera.
Reintingari esker, inbertsio horiei hilean ordainketa bat eginez aurre egin ahalko diezu, aldaketak dakarren aurrezpen energetikoaz gain, eta lehenengo egunetik hasiko zara aurrezten, hasierako inbertsiorik egin gabe.
Sektoreak izan ohi duen zailtasun nagusien artean dago proiektu berrientzako ekipo berrietan edo hobetzean inbertsio handiak egin behar izatea.
Rentingari esker, inbertsioari aurre egin eta teknologia aldaketei zein eboluzioari moldatu ahalko zara ekipoak alokatuz.
Enpresa ostalaritzako, merkataritzako eta industriako sektorekoa bada alokairu mota hori aukeratu ahal izango dute, zeinak era askotako makineria erabili eta gozatzeko aukera ematen duen, eta horren aldaketa errazten du behin kontratua amaitzen denean.
Eskatu renting teknologikoa
Beste finantzaketa mota bat bilatzen duzu zure negoziorako?
Produktu hau ez bada bila zenbiltzana, ez kezkatu. Zure beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzen laguntzen dizugu gure finantzazio aholkulariarekin.