Ordaindu saltokietan Bizumekin

Zure BBVA app-arekin bakarrik

Erosi errazago online saltokietan.

  • Azkarra eta segurua. 
  • Telefono mugikorra behar duzu bakarrik. 
  • Zure BBVA app-arekin

Zer da Bizum enpresa eta saltokientzat?

  • Dirua mugikorretik mugikorrera unean bertan bidali edo jaso ahal izatea da Bizum.Eta enpresentzako zerbitzu berri horri esker, online saltokietan ere ordaindu dezakezu orain.

    Erraz, azkar eta segurtasunez ordaindu ahal izango dituzu, soilik zure telefono zenbakiarekin, horretarako aukera duten dendetan, eta ez da zure txartelaren edo kontuaren daturik erabili beharrik izango. 

    Honela egin dezakezu

    Online saltokietan Bizumekin ordaintzea segurua, azkarra eta erraza da: 
     
    1. Zure e-commercean ordaintzerakoan, aukeratu Bizum ordainketa modu gisa, eta idatzi zure mugikorreko zenbakia.
    2. Sartu bbva.es webgunean edo BBVA app-ean, eta baimendu eragiketa SMS bidez iritsiko zaizun kodearekin (gogoratu ezen, jakinarazpenak aktibatuta badituzu, mezu bat jasoko duzula bertara azkarrago eta zuzenago sartzeko).
    3. Une horretan, erosketa eginda geratuko da eta saltokira itzuli ahalko zara horren xehetasunak berrikusteko.

    Ordainketa modu hori behar duzun bakoitzean desaktibatu edo aktibatu daiteke (bai bbva.es webgunean bai BBVA app-ean), Bizumen Ezarpenak ataletik. 

    Gida honetan prozesua zehatzago azaltzen dizugu.

    Bizumen webgunean kontsulta dezakezu zein saltoki eta enpresetan ordain ditzakezun jada Bizumekin zure online erosketak.

Zure bankua mugikorrean BBVA aplikazioarekin

Erlazionatutako funtzionaltasunak