Atzeratutako ordainketa

  • 80 €-ko urteko komisioa du, kreditu-txartela jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik. Lehen kuotan ordainduko da osorik eta kapitalari gehituko. 

    • ITN: % 17,52 urtean.
    • Kredituaren muga 2.000 €.

    Epekako ordainketa, hilero zenbateko finko bat ordainduta: Hilero zenbateko finko bat ordaintzen da, kapitala, interesak eta komisioak barne dituena. Gutxieneko hileko zenbatekoa 12 € da, eta aukeratu ahal izango da handiagoa den edozein kopuru. 

    Kuota finkoko ordainketa aukeratzen bada, txartelaren kreditu-muga 2.000 € bada eta zenbateko hori duen erosketa bakarra egiten bada txartela kontratatzen den egun berean (adibidez, maiatzaren 1ean), urteko interes-tasa nominala %17,52 izanik eta 192 €-ko hileko kuotarekin (kapitala, interesak eta komisioak barne dituena), jakitera ematen dizugu 12 hilabetean ordainduko duzuna:

    • 192 €-ko 11 kuota. Lehen kuotak urteko komisioaren guztizko zenbatekoa du, kreditu-txartelaren jaulkipen eta mantentzeagatikoa. 80 €-koa da komisioa; ondorioz, emandako guztizko zenbatekoa baino gutxiago amortizatuko duzu. 
    • 168,48 €-ko azken kuota bat.
    • Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 2.280,48 € da eta UTBa, berriz, % 27,49.

    Hileko gutxieneko zenbatekoa ezin du izan "Kreditu-txarteleko kontua"-ren laburpenaren saldoaren % 3 baino gutxiago likidazioa baino lehen, gehi sortutako interesak eta dagozkion komisioak, dagokion hileko likidazio-aldian.

Ordainketa pertsonalizatua

  • Kreditu-txartel baten jaulkitze eta mantentzeagatiko urteko komisioa 80 €

    Sistema honen bidez, txartelarekin edo txarteleko saldoarekin egindako erosketa bat atzera daiteke hileko likidazioa baino geroago, baldin eta erosketa 50 € edo gehiagokoa bada. Kuoten zenbatekoa kopuru finko bat izango da beti (kapitala eta interesak barne) eta hautatutako epearen araberakoa izango da: gutxienez 7 kuota eta gehienez 36. Pertsonalizatutako ordainketak hilabete bakoitzeko azken egun baliodunean likidatzen dira. 

    Ordainketa pertsonalizatua interesekin 

    Kreditu txartelaren jaulkipen eta mantentzeagatiko urteko komisioa: 80 €

    ITN: % 18 urtean.

    Kredituaren muga 2.000 €.

    Balizko kreditu-muga 2.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 12 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, jakitera ematen dizugu ordainduko duzuna:

    • lehenengo kuota 110,58 €-koa izango da; interesak eta kreditu-txartel bat jaulkitzeagatik eta mantentzeagatiko komisioa (80 €) hartzen ditu barne soilik.
    • Hurrengo 11 kuotak 198,59 eurokoak izango dira bakoitza.

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 2.295,06 € da, eta UTBa, berriz, %28,47.

    Ordainketa pertsonalizatua komisioarekin

    Kreditu txartelaren jaulkipen eta mantentzeagatiko urteko komisioa: 80 €.

    Atzerapen komisioa: % 2,9, % 3,6, % 4,3 edo % 5 atzeratutako zenbatekoan, aukeratutako epearen arabera, 3, 4, 5 edo 6 hilabetetan. 

    Kreditu muga: 2.000 € 

    Hemen zehazten dira ordainketa pertsonalizatuko adibideak, 3 eta 6 hilabete arteko komisioarekin, gehieneko eta gutxieneko UTBarekin. Kasu guztietan ITNa % 0 da. 

    Balizko kreditu-muga 2.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 6 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu: 

    Lehenengo kuota 513,33 €-koa izango da, eta barne hartzen ditu kapitalari dagokion zatia, geroratzea kudeatzeko komisioa (finantzatutako zenbatekoaren %5) eta kreditu txartel baten jaulkitze eta mantentze komisioa (80 €).

    Hurrengo 5 kuotak 333,33 eurokoak izango dira bakoitza. 

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 2.180 € da, eta UTBa, berriz, %37,51.

    Balizko kreditu-muga 2.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 3 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, jakitera ematen dizugu ordainduko duzuna: 

    Lehenengo kuota 804,67 €-koa izango da, eta barne izango ditu kapitalari dagokion zatia, geroratzea kudeatzeko komisioa (finantzatutako kopuruaren %2,9), eta txartela jaulki eta mantentzeagatiko urteko komisioaren guztizko zenbatekoa (80 €). 

    Hurrengo 2 kuotak 666,67 eurokoak izango dira bakoitza. 

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 2.138 € izango da, eta UTBa %52,17.

    Sistema hau eskatu den likidazio zehatz bakoitzari aplikatzen zaio berariaz.

    (*) Adibide adierazgarrien UTBa 1.500 eurotik gorakoa dela kalkulatu da, kreditu-muga horrekin ezin delako kontratatu txartel hori.