Zehatz-mehatz

  • Honela erabil dezakezu Ikasketa mailegua bi urtetara:

    • Zure unibertsitateko karrera osoaren kostua produktu bakarrean finantzatzeko aukera eskaintzen dizu. Bai zure gradua, masterra, doktoretza, graduondoko ikasketak eta bai zure seme-alaben ikasketak ordaindu ditzakezu. Estatuan zein atzerrian.
    • Eskatu zure ikastaldian zehar guztira beharko duzun zenbatekoa (3.000 € eta 75.000 € bitartean) eta itzultzeko epea (urtebete eta 8 urte bitartean). BBVAk onetsia izan behar du.
    • Behin BBVAk mailegua onartzen duenean, diru bat izango duzu eskura ikasturte bakoitzaren hasieran, behar duzunaren arabera. Zenbatekoa BBVAri jakinarazi eta justifikatu behar diozu, proforma faktura, matrikula, alokairu kontratua edo bestelakoen bidez. xedapenaren jomuga egiaztatuz.
    • Ikasketak Maileguak urtebete eta 5 urte bitarteko gabealdia dauka; denbora horretan ordainduko diren hileko kuotak mailegatutako diruak sortutako interesenak bakarrik dira. Ez da kapitalik ordaintzen.
    • Gabealdia bukatu ondoren, amortizazio aldiari ekiten zaio, eta mailegua itzultzeko aukeratu den epea bete arte iraungo du. Kuotak interesen eta erabilitako kapitalaren ordainketari dagozkio.