Aurrezki-aseguruen fiskalitatea

Ezagutu aurrezki-aseguruetatik eratorritako prestazioen fiskalitatea.
Aurrezteko bizi aseguruek babes bikoitza ematen diote izenpetzen duen bezeroari. Alde batetik, barne hartzen dute emandako primetatik eratorritako kapital edo errenta bat jasotzea; bestetik, titularraren heriotzako kontingentzia ere barne hartzen dute. Horrek izendatutako jaraunsle edo onuradunei bermatzen die aldez aurretik xedatutako zenbateko bat ordainduko dietela.
Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Hala ere, antzeko produktu finantzario batzuk ez bezala, aurrezteko bizi aseguruek ez dute abantaila fiskalik osatzeko unean, baina prestazioak jasotzeko unean zerga arlo interesgarria dakarte berekin.

Aurrezteko bizitza-aseguruetatik eratorritako prestazioen zerga-arloa ezagutzeko, aintzat hartu behar dira prestazioak jasotzeko era eta nork jasotzen dituen.

Zerga-arloa jasotako prestazio-motaren arabera

Aurrezteko bizitza-asegurutik eratorritako prestazioak jasotzeko unea iritsita, horiek nola jaso nahi diren erabaki behar da. Erabaki hori garrantzitsua da, haren arabera, jasotako diruaren truke PFEZ ordaintzeko era erabakiko baita.

Nabarmendu beharra dago, prestazioak jasotzeko era alde batera utzita, aurrezteko bizitza-aseguruek duten abantailetako bat dela kapital higigarriaren etekinen truke bakarrik ordainduko direla zergak, hau da, bezeroaren diruak aseguruan eragin dituen interesen truke.

Horrela, aseguruaren prestazioak jasotzko hiru era daude: kapital eran, biziarteko errenta eta aldi baterako errenta gisa.

Kapital erako prestazioa

Aseguruaren titularrak erabakitzen badu bere ekarpenak kapital eran jasotzea, ekarritako diru guztia, gehi interesak, behin bakarrik eskuratu ahal izango ditu. 2016an, eragindako etekinen gaineko zerga-ordainketa hauxe da prestazio-era horretarako:

  • Etekinen % 19ko zerga ordainketa, etekinak 6.000 €-tik beherakoak direnean.
  • Etekinen % 21eko zerga ordainketa, etekinak 6.001 € eta 50.000 € bitartekoak direnean.
  • Etekinen % 23ko zerga ordainketa, etekinak 50.000 €-tik gorakoak direnean.
Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Biziarteko errenta erako prestazioa

Aseguruaren titularrak erabakitzen badu prestazioak biziarteko errenta eran jasotzea, etekinen ehuneko baten gaineko zegak bakarrik ordainduko dira, titularraren adinaren arabera, jarraian adierazten denez:

Adina
Kapital higigarriaren zerga-ordainketa
40 urtetik behera
 % 40
40 urtetik 49 urtera bitartean
% 35
50 urtetik 59 urtera bitartean
% 28
60 urtetik 65 urtera bitartean
% 25
66 urtetik 69 urtera bitartean
% 20
70 urtetik gora
% 8

Mota honetako erreskateetan, salbuespen fiskala % 92koa izan daiteke gehienez.

Aldi baterako errenta erako prestazioa

Aldi baterako errenta eran jasotzen diren prestazioen zerga-arloak ez du zerikusirik biziarteko errenta eran jasotzen direnekin. Kasu honetan, kapital higigarriaren etekintzat hartzen da urterokoari honako ehuneko hauei aplikatuta lortzen den emaitza:

  • % 12 jasotzen den errentak 5 urteko edo gutxiagoko iraupena badu.
  • % 16 jasotzen den errentak 5 urtetik 10 urtera bitarteko iraupena badu.
  • % 20 jasotzen den errentak 10 urtetik 15 urtera bitarteko iraupena badu.
  • % 25; jasotzen den errentak 15 urtetik gorako iraupena badu.

Hau da, prestazioak jasotzeko denboraldia gero eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da bezeroak prestazioengatik ordaindu beharko duen zerga-ehunekoa.

Prestazioen zerga-ordainketa jaraunsleek edo onuradunek jasotzen dituztenean

Aurrezteko bizitza-aseguruetatik eratorritako prestazioak aseguruaren titularra ez den pertsona batek jasotzen dituenean, prestazio horiengatik oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga ordaindu beharko da. Kasu honetan, zerga-arloa zergak ordaindu behar diren autonomia-erkidegoaren araberako izango da.
ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.