Zer pentsio-plan interesatzen zait gehiago

Adina eta arrisku profila bezalako faktoreak beharrezkoak dira egoera bakoitzerako pentsio plan hoberenak zeintzuk diren jakiteko

Gaur egun, jende askok aztertzen du pentsio planen bat kontratatzeko aukera erretiroa hartzean pentsio publikoa osatzeko. Gero eta eskari handiagoa dagoenez, gero eta zabalagoa da eskaintza. Hori dela eta, ausartu eta paperak sinatzen hasi aurretik, galdera hau egin behar diogu geure buruari: zer pentsio plan interesatzen zait gehien?

Pentsio plan bat nola aukeratu jakiteko, kontuan izan behar da kontingentzia edo ezohiko suposizio zehatz batzuen arabera soilik erreskatatu daitekeela: erretiroa, heriotza, gaixotasun larri bat edo langabezia egoera bat, besteak beste. Gainera, 2025etik aurrera, ekarpenek gutxienez 10 urteko antzinatasuna badute ere erreskatatu ahal izango dira planak. Hortaz, pentsio plana kontratatzean, urte askotan zehar izango ditugu bidelagun haren ezaugarriak eta komisioak. Hori dela eta, funtsezkoa da banku erakundeen katalogoak aztertzea eta guretzat onena den pentsio plana aukeratzea.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Pentsio planak inbertsio politikaren arabera

Zein pentsio plan aukeratu jakiteko, sei kategoria ezberdinak ezagutu behar dira, Inbertsio Kolektiboko Erakundeak (INVERCO) ezarritako bere inbertsio politikaren arabera. Pentsio-plan motak:

  • Bermatutak: kanpoko bermea dute, eta berme horrek kapitala eta etekin jakin bat ziurtatzen ditu. Produktu ezin hobeak dira erretiroari begira aurrezkia ziurtatu nahi duten pertsonentzat, nahiz eta irabaziak mugatuak izan, eta arriskurik ez badago edo erretiroa oso hurbil badago. Kontuan izan behar da bermea data jakin baterako ezartzen dela eta, pentsio plana bermearen epemuga baino lehen intsuldatzen bada, edo prestazioa epemuga baino lehen kobratu, minusbalioak ekar ditzakeela partaidearentzat edo onuradunarentzat.
  • Epe motzerako errenta finkoa: inbertsio politikaren arabera, pentsio funtseko aktiboak errenta finkoko produktuetan inbertitzen dira, gehienez bi urtez; adibidez, Altxorraren letretan. Errentagarritasun egonkorra eskaintzen dute; errentagarritasun hori ez da gehiegi aldatzen, eta ez du ustekabekorik eragiten. Hala ere, epe motzera inbertitzen denez, interes tasa txikiko produktuetan inbertitzen da, eta oso errentagarritasun txikia jasotzen du planaren partaideak edo onuradunak.
  • Epe luzerako errenta finkoa: errenta finkoko aktiboetan inbertitzen da, gutxienez bi urtez; adibidez, bonuetan eta obligazioetan. Iraupena luzeagoa denez, errentagarritasuna handiagoa da, baina baita arrisku handiagoa ere, interes tasek dituzten gorabeheren ondorioz.
  • Errenta finko mistoa: errenta finkoko eta aldakorreko aktiboetan inbertitzen dute, baina gehienez errenta aldakorrerako funtsen % 30. Tasak txikiak direnean, produktu horiek, zorroaren zati bat arrisku handiagora bideratzen dutenez, ezin hobeak izan daitezke erosahalmenari eusten lagunduko duen errentagarritasun osagarria lortzen saiatzeko.
  • Errenta aldakor mistoa: kasu honetan, errenta aldakorrean inbertitzen den pentsio planeko funtsen ehunekoa % 30 eta % 75 bitartekoa da. Errentagarritasuna handitzen da, baina baita arriskua ere.
  • Errenta aldakorra: pentsio planeko kapitalaren % 75 baino gehiago errenta aldakorreko aktiboetan inbertitzen dute. Hori dela eta, era horretako inbertsio politika erretiroa hartzeko urte asko falta bazaizkigu soilik da gomendagarria, argi baitago errentagarritasuna handia izan daitekeela, baina, aldi berean, zenbait urtetan galerak izango ditugula eta galera horiek konpentsatu egin behar izango ditugula.

BBVA pentsio planak kontratatzailearen adinaren arabera

BBVAk bere katalogo zabala antolatu du pentsio plan onenak eskaintzeko, arrisku profilaren eta kontratatzeko interesa duenaren adinaren arabera.

Oso erraza da zer pentsio plan interesatzen zaizun jakitea: sartu BBVAren webgunean, hautatu adin tartea, erabaki zer motatako inbertitzailea zaren (kontserbadorea, neurritsua edo ausarta), eta irakurri zure erantzunekin bat datozen planen ezaugarriak. Horrela, zure egoeraren arabera, pentsio plan hoberena zein den jakingo duzu:

50 urte baino gutxiago badituzu eta zeure burua inbertitzaile kontserbadoretzat baduzu, bi pentsio plan dituzu aukeran: “BBVA Plan Multiactivo Conservador” eta “BBVA Plan Renta Fija Internacional Flexible 3-0”; lehenengoak errenta finko mistoan inbertitzen du, eta bigarrenak, berriz, errenta finkoan.

Aldiz, zeure burua inbertitzaile neurritsutzat baduzu, beste bi plan hauek dituzu aukeran: “BBVA Plan Multiactivo Moderado” eta “BBVA Plan Renta Fija Internacional Flexible”. Lehenengo pentsio planak nazioarteko merkatuko aktiboetan inbertitzen du, eta bigarrenak, berriz, errenta finkoko aktiboetan.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Arriskua gustuko baduzu, lau pentsio plan dituzu aukeran: “BBVA Plan Multiactivo Decidido”, nazioarteko merkatuan modu dibertsifikatuan inbertitzen duena; “BBVA Plan Renta Variable, FP”, aurrekoaren antzekoa, baina nagusiki Europako errenta aldakorreko aktiboen alde egiten duena; “BBVA Plan Jubilación 2030” eta “BBVA Plan Jubilación 2040”, bizi zikloko pentsio plan deiturikoak, gutxi gorabeherako erretiro data ezartzen dutenak (2030 eta 2040) eta kudeaketa egokitua dutenak (hasieran, arrisku handiagoko aktiboetan inbertitzen du, eta, erretiroa hartzeko ezarritako data hurbildu ahala, kudeaketa kontserbadoreagoa da).

50 eta 60 urte bitartean badituzu eta inbertitzaile kontserbadorea bazara, “BBVA Plan Renta Fija Internacional Flexible 3-0” aukeratu ahal izango duzu. Hala ere, inbertitzaile neurritsua bazara, bi pentsio plan izango dituzu aukeran, eta, ausarta bazara, berriz, lau.

Lehen esan dugun moduan, erretiroa 2025etik edo 2030etik hurbil hartuko baduzu, agian “BBVA Plan Jubilación 2025” eta “BBVA Plan Jubilación 2030” pentsio planak interesatuko zaizkizu, haien kudeaketak kezka ez zaitzan; izan ere, pentsio plan horien inbertsio politika kontserbadoreago bihurtzen da erretiroa hartzeko adina (2025 edo 2030) hurbildu ahala, amaieran ustekabekorik ez izateko.

60 urte baino gehiago badituzu, zer motatako inbertitzailea zaren ere erabaki behar izango duzu. “BBVA Plan Mercado Monetario”, kontserbadoreenentzat; “BBVA Plan de Renta Fija Internacional Flexible 3-0”, inbertitzaile neurritsuenentzat; eta “BBVA Plan Multiactivo Conservador”, nolabaiteko arriskua onartzeko, errentagarritasun handiagoaren truke.

Azkenik, jakin behar duzu BBVAk ez dizkizula pentsio planetarako ateak ixten erretiroa hartuta baduzu; baizik eta kontrakoa. Bankuaren webgunean, bost produktu dituzu, aurrekoak sailkatzeko erabilitako irizpide beraren arabera sailkatuta.

BBVA pentsio planen simulagailuarekin, etorkizuneko pentsio publikoa kalkulatu ahal izango duzu, erretiroa hartzean izan nahi duzun bizi maila izateko zer ekarpen egin behar dituzun jakin, eta hartu nahi duzun arriskura eta daukazun adinera ongien egokitzen den produktua aukeratu. Ulertu ezazu pentsio plan bat nola aukeratu, eta ez izan zalantzarik: kontratatu plan bat eta ziurtatu zure erretirorako osagarria.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?