Erretirorako aurrezteko trikimailuak

Aholku batzuk emango dizkizugu, etorkizunean erretiroa hartzen duzunerako aurrez dezazun.

Erretirorako aurreztea beti da ideia ona. Pentsioo publikoen etorkizuna lan-bizitzako azken urteetan jasotako diru-sarrerekin konparatuz gero eta diru-maila txikiagoa aurreikusten dela adierazten du, hori dela eta aurrezki pertsonala funtsezkoa da nahi izandako bizi-mailaz gozatzeko.

Noiz hasi aurrezten?

Lehenbailehen hobeto. Zentzu honetan ez dago dudarik eta erretiroaren pentsio-publikora osagarri gisa sartzerakoan kapital ona bermatu nahi bada, hilero soldataren portzentai bat ahalik eta arinen gordetzen hastea edozein estrategiaren kodeetako bat da. Aldez aurretik aurrezteak ahalegina txikiagotzen du eta gainera ustekabeetara aurre egitea onartzen du.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Erretirorako aurrezten hasteko momentu aparta lan-merkatuan sartu bezain laster da. Ez du ardura momentu horretan aurrezki honi emandako portzentaia txikia bada: Garrantzitsuena ohitura eta irmotasuna eskuratzen hastea da.

Azken puntu hau oso garrantzitsua da. Ez du askorik balio 30 urterekin aurrezten hastea erregulartasunarekin egiten ez bada. Hobe da era kostantean ekarpen txikiak egitea noizbehinka ekarpen handiagoak egitea baino. Ohitura hori barneratzeko, ideia ona da nomina jaso orduko beste kontu batera ekarpena egiteko agindu iraunkorra programatzea.

Zenbat aurrezten duzu hilean?

Erretiro egokia bermatzeko hilero zenbat diru aurreztu behar den kalkulatzea ez da ariketa konplikatua. Lehendabizi, simulagailu desberdinen bidez egokituko zaigun etorkizuneko pentsio-publikoa estimatu ahal izango dugu. Berdintsu, gure espektatiben mailan dagoen erretiroa izango dugun diru-sarrera maila finkatuko dugu. Erretiroko unean beharrezkoa den aurrezkia, indarrean dagoen bizi-itxaropenerako, beharrizan ekonomikoen eta pentsio-publikotik datozen diru-sarreren arteko bereizgarria estaltzen duena izango da.

Hilero zenbat aurreztu behar den jakitea aurrezten hasten duzun unearen araberakoa da. Hemen araua sinplea da: zenbat eta beranduago hasi aurrezten, erretiro lasaia izateko erabiliko den diru kopurua handiagoa izango da.

Era zehatzago batean, adituek diru-sarreren %7-10 inguruko aurrezkia izatea gomendatzen dute. Orientagarria den zifra hau, gure aurrezkiaren inbertsio estrategiaren arabera aldatu daiteke, eta hemen erretiro lasaia bermatzeko pentsatutako aurrezki eta inbertsio produktu desberdinak sartzen dira jokoan.

Non inbertitu aurrezki hau?

Aurreztailea goiz hasten bada erretirorako dirua gordetzen eta, batez ere, aurrezki honetan konstantea bada, denbora gutxitan era zuzenean inbertitu beharreko kapital garrantzitsu bat izango du, bere ekarpenak ‘erretirorako itsulapikoa’ handitzen duten bakarrak ez izateko, bere diruak sortutako errentagarritasunak baita ere.

Horretarako, jarritako kapitala inbertitzen duten eta errentagarritasun interesgarria eskaintzen duten hainbat aurrezte tresna daude. Konkretuki, pentsio-planak produkturik ezagunenak dira aurreztaile espainiarren artean, merkatuan dagoen sorta zabalari esker, zeinek edozein inbertitzaileri bere beharretara egokitzeko plana aurkitzen duen, honen funtzionamendu errazari esker.

Aurrezkiaren jomuga aurreztailearen eta aurkitzen den bizitza momentuaren menpe dago. Aurreztailelako gazteek errentagarritasun handiagoa ematen dituzten aktiboen aldeko apostua egin beharko lukete, nahiz eta altuagoa den arrisku bat eraman, erretiroaren urruntasunak arriskuak hartzeko aukera ematen baitu. Erretirotik hurbil dauden aurreztaileentzat planteamendua aurkakoa da. Kasu bakoitzerako gomendagarriak diren aktiboak, hurrenez hurren, errenta aldagarria eta errenta finkoa.

Denborak aurrera egin ahala mota hauetako aktiboen arteko trantsizioez arduratu nahi ez direnak, bizitza zikloko pentsio-planak aukeratu ditzakete, zeinen kudeaketa planaren epemugara egokitzen den automatikoki, erretirora hurbila den data izango dena.

Aurrezkiaren produktu mota ere aurreztailearen profilaren menpe egongo da. Erretiro adinetik hurbil daudenak erretiro aseguruak aukeratu ditzakete, zeintzuek erretiro kontingentzia estaltzeaz gain, erretiroko pentsio-publikoa osatzeko oso egokia den produktu bat biziarteko errentetan bihurtu ditzaketen eta gainera murriztapen fiskal garrantzitsuekin. Gazteenak pentsio-planak bezalako talde aurrezki bideak aukeratu ditzakete, zeintzuek ekarpenaren momentuan pizgarri fiskal garrantzitsuak eskaintzen dituzten.

Pentsio-plan batekin aurreztearen abantailak

Pentsio-planek hainbat erakargarri dituzte, abantaila fiskalak edo ekarpenak edo eskualdatzeak egiterakoan malgutasuna, alegia:

  • Abantaila fiskalak: Pentsio-planetara egindako ekarpenak PFEZetik desgrabatu daitezke, zerga-oinarria murriztuz eta zergadunari aurrezki fiskal interesgarri bati onura ateratzen onartuz. Urtero desgrabatu beharreko kopuru maximoa hurrengo kopurutik baxuena da: 8.000 euro edo lan eta ekonomia-jardueren etekin garbien% 30.
  • Aurrezkiaren diziplina: Pentsio-plan batera ekarpenak behin-behinekoak edo aldizkakoak izan daitezke. Posiblea da pentsio-planera ekarpenak itxarondako aldizkakotasunarekin automatizatzea, zeinek erretiroa aurreko urteetan aurrezki diziplina mantentzera laguntzen duen.
  • Beste pentsio-plan batera eskualdatuz edo bermatutako aurreikuspen planaren bidez irmotutako eskubideak mobilizatzeko aukera. Honela uneoro gure beharretara egokitzen den gure aurrezkia mobilizatzen joan gaitezke.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Aurreztailearen motibazioa

Lehenago aipatutako estrategia eta trikimailu guztiak martxan jartzeko aurreztaileak bere helburua lortuko ez lukeen funtsezko faktore bat dago: motibazioa.

Aurrerapena eta irmotasuna funtsezko faktoreak dira erretiroan aurrezteko. Hala ere, erretiroa heltzeko oraindik hiru edo lau hamarkada lotzen direnean, konplikatua izan daiteke aurrezteko beharrizan hori ikustea. Epe laburrean pentsatzen da eta pentsio-publikoa egokia den bizi maila mantentzeko nahikoa izango dela ere uste da, ohikoena, erretiroa eta gero, langileak erosahalmena galtzea denean.

Horrela, motibazio hori sustatzen saiatzeko, apartena behar den aurrezki maila zein den jakitea da eta hura lortzeko plan bat ezartzea ere bai. Erretiroaren ostean bidaiatu nahi duzu? Beti nahi izan duzun etxea edo autoa izan nahi duzu? Ideia motibatzaile hauek atsegin gutxiagoko idea batzuetara gehitu daitezke, baina ere oso presente dagoen bat, adin aurreratu bat izaterakoan laguntza medikoen beharrizana kontuan hartzea, alegia. Onerako zein txarrerako, erretiroa hartzerakoan aurrezki maila ona izatea preziorik ez duen lasaitasun bat da.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?