Zure eragiketen dokumentazioa eta kobrantza kudeatzen ditugu
Murriztu finantza-kudeaketari eskaintzen diozun denbora.
Balia zaitez Frantzia, Italia eta Portugalekin ditugun akordioez kudeaketa azkarrago baterako.
Berme erantsi bat
Zer da sorta bat?
Kanpo merkataritzan ordaintzeko erabiltzen den bitarteko ohikoenetako bat da. Bankuari esportazioen kobraketa ahalbidetzen duten dokumentu multzo baten kudeaketa enkargatzean datza.
Zer motatakoak daude?
Sorta sinpleak, zeinetan dokumentazio ekonomikoa (ordaindukoak, kanbio letrak, etab.) soilik ematen baitira.
Dokumentu-sortak, zeinetan dokumentazio ekonomikoa eta komertziala ematen den (fakturak, proformak, kontratuak, etab.).
Kontrol gehiago eta kudeaketa gutxiago
Esportatzen duenarentzako abantailak
Kobraketaren gestioa banku batek egiten duenaren segurtasuna duzu. Horrez gain, dokumentu-sorten kasuan, kobratzen duzun arte merkantziaren dokumentazioa zeure jabetzan egongo da.
Inportatzen duenarentzako abantailak
Dokumentuak esportatzaileekin adostutakoak direla egiazta dezakezu ordainketa egin aurretik. Horrek ziurgabetasuna murrizteko aukera ematen du eta eragiketaren gaineko kontrol handiagoa izatea.
Prezioa pertsonalizatua da
Zure enpresa aztertzen dugu
Kasu bakoitza desberdina da, beraz, kudeatzaile batek zure enpresaren beharrak aztertuko ditu sorta baterako prezioa eskaini aurretik.
Eragiketa Frantzian, Italian edo Portugalen egitekoa bada, kudeaketa azkarragoa eta digitalagoa da.
Zure kudeatzaile pertsonala duzu alboan
Gure espezialistek zure zalantzak argitzen dituzte
Gure kanpo merkataritzako espezialistek errazagoak bihurtuko dituzte zure nazioarteko eragiketak. Inportazioen finantzazioari buruz zalantzak dituzun bakoitzean lagunduko dizu.
Izan eskura gure esperientzia
Kudeatzaile pertsonal espezializatu bat eskura izango duzu. Bere laguntza izango duzu nazioarteko zure jarduerari buruzko zalantzak argitzeko eta, hala, sor daitezkeen arriskuak gutxitzeko.
Sortak kudeatzeko nahikoa duzu BBVAn enpresa kontu bat izatearekin. Informazio gehiago eska dezakezu inprimaki bat bidalita, zurekin jar gaitezen harremanetan.