Inportazioak finantzatzeko erabiltzen duzun zenbatekoa soilik ordainduko duzu. Zure urteko muga 42.000 €-koa bada eta azkenean 15.000 € erabiltzen baduzu, soilik 15.000 € horiengatik ordainduko duzu.
Prezio pertsonalizatua
Kreditu-muga hau kontratatzean, kudeatzaile batek aztertuko du zure kasua eta zure beharrak, eta interes-tasa bat eskainiko dizu.
Erosi likideziarik galdu gabe
Eutsi zure enpresaren kapitalari
Adibidez, faktura baten ordainketa geroratu dezakezu kobraketa batekin batera egiteko, zure likideziari ez dio eragingo horrela.
Kreditu-muga behin aktibaturik denean, inportazioak finantzatu ditzakezu zuzenean zeure online bankutik.
Sendotu zure enpresaren irudia
Negoziatzeko zure gaitasuna hobetzen du
Hornitzaileei erosteko unean ordainduta, prezio hobeak edo deskontuak negozia ditzakezu berehala ordaintzeagatik.
Kaudimena erakusten du
Zure hornitzaileak ordainketa erosteko unean jasoko duenez, enpresa fidagarri eta sendo gisa posizionatzeko aukera izango duzu.
Zure kudeatzaile pertsonala duzu alboan
Gure espezialisten taldeak zure zalantzak argitzen ditu
Gure kanpo merkataritzako espezialistek errazagoak bihurtuko dituzte zure nazioarteko eragiketak. Inportazioen finantzazioari buruz zalantzak dituzun bakoitzean lagunduko dizu.
Izan eskura gure esperientzia
Kudeatzaile pertsonal espezializatu bat eskura izango duzu. Bere laguntza izango duzu nazioarteko zure jarduerari buruzko zalantzak argitzeko eta, hala, sor daitezkeen arriskuak gutxitzeko.
Kreditu-muga hau gure edozein bulegotan kontrata dezakezu. Inprimaki bat bidali dezakezu hemendik zureki harremanetan jar gaitezen.
Sor dakizkizukeen zalantzak
BBVAn kontu bat duen edozein enpresak eska dezake inportazioetarako finantzazioa. Kontuan izan finantzazioa bankuak aurretik onartzearen mende dagoela.
180 egun. Gehien komeni zaizun eguna aukera dezakezu gehiengo hori kontuan hartuta.
Egingo duzun ordainketa, esate baterako, libra edo dolarretan egin arren, eurotan finantzatu ahal izango duzu Enpresen Online Bankuaren bidez.