Erabiltzen duzun zenbatekoa bakarrik ordainduko duzu. Erabili gabeko mugak ez dizu inolako kosturik ekarriko.
Prezio pertsonalizatua
Kudeatzaile batek zure kasua eta zure beharrak aztertuko ditu eta zure neurrira egokitutako interes-tasa eskainiko dizu.
Erosi likideziarik galdu gabe
Izan eskuragarri zure enpresaren baliabideak
Zure nazioarteko kobrantzak aurreratuz, lortutako likidezia beste helburu batzuetarako erabil dezakezu, zure ahalmenak handituz horrela.
Kreditu-muga aktibatu ondoren, zure esportazio-kobrantzak aurreratu ahal izango dituzu zuzenean zure online bankuaren bidez.
Sendotu zure enpresaren irudia
Hobetu zure negoziazio-ahalmena
Eman ordainketa-epe luzeagoak behar dituzten bezeroei, salmenta-eragiketa gehiago eskuratzeko.
Proiektatu kaudimen handiko irudi bat
Bezeroei kobrantza-epe geroratuak eskaintzeak fidagarritasun eta kaudimen handiko irudia proiektatzen du.
Beti espezialista baten laguntzarekin
BBVAren esperientzia eta Kanpo Merkataritzako Espezialisten Talde bat zure zerbitzura
Kanpo Merkataritzako espezialista bat izango duzu zure eskura, kostu gehigarririk gabe, nazioarteko finantzaketari buruzko zalantzak argitzeko eta atzerriko eragiketetan beti lagunduta sentitzeko.