Zorraren kudeaketa

Planifikatu etorkizuneko zure proiektuak kontuan hartuz zein den zorpetzeko onar dezakezun maila.

Zorra izan kontrolpean

BBVAren app-ean eskura duzu zure zorra kudeatzeko orduan kontuan izan behar zenuken informazio guztia.
  • Kontsultatu zenbat den guztira zorpetu zaren (hipoteka, maileguak, txartelarekin finantzatutako edota zatikatutako zenbatekoa) zifra.
  • Jakin hilero ordaintzeko egiten duzun ahalegina atalase gomendagarriaren barruan dagoen, zure gehieneko kreditu-gaitasunaren barruan, alegia.

Jakin zer komeni den kontuan izatea zorrak ez dezan baldintzatu zure osasun finantzarioa

  • Zorraren kontrola

    Ezagutu une oro zure zorraren bolumena onargarria den edo jaistea komeni den.
  • Arbel baten ilustrazioa.

    Finantzazio marjina

    Aztertu zenbaterainokoa den finantzazioa eskatzen jarraitzeko zure marjina, zeure proiektuak gauzatzen joateko.
  • Osasun finantzarioa

    Jakin zein den gainditu behar ez zenukeen zor-atalasea zure osasun finantzarioa kinkan ikusi nahi ez baduzu.

Nola funtzionatzen du?

  • Zure gehieneko kreditu-ahalmen gomendagarria kalkulatzeko kontuan hartzen ditugu zure batez besteko diru-sarrera zenbatetsiak eta kontratatuta dituzun zor-produktuek (hipoteka, maileguak, txartelarekin egindako ordainketak, finantzatuak edota zatikatuak direnean) hilero ordaintzeko eskatzen dizuten ahalegina. 

    Guztira zenbat zor duzun badakizunean, daukazuna kendu behar diozu horri (kontuan duzun dirua + inbertsioak + zure etxebizitzaren merkatuko balioa), eta horren emaitza izango da zure ondareak duen balioa. Zifra horrek zure egungo egoera ekonomikoaren gainean ikuspegia izaten lagunduko dizu, eta zure etorkizuna planifikatzeko abiapuntua da.

Zure bankua mugikorrean BBVA aplikazioarekin

Oraindik ez baduzu, jaitsi BBVAren app-a eta joan Zorraren Kudeaketa atalera beheko menuan den Osasun Finantzarioa ikonoaren bidez.