Zer behar duzu BBVA online kontu bat irekitzeko?

BBVAn kontu bat irekitzeko zein baldintza bete behar diren eta zer izan behar duzun eskura azaltzen dizugu.
BBVA bezero online bihurtzeko eta bankuko kontu bat irekitzeko, bbva.es webgunea (ordenagailua, tableta edo mugikorra erabilita) edo BBVAren aplikazioa (iOS nahiz Android smartphone batean) erabil dezakezu.

Online BBVA bezero gisa alta emateko, 4 gauza behar dituzu:

1. Adinez nagusia izatea (18 urte edo gehiago).

2. Dokumentazioa:

  • NANa edo AIZa (atzerritarren identifikazio zenbakia Espainian).
  • Kasu batzuetan, dokumentazio gehigarria eska dezakegu, esaterako: nomina, lan-kontratu bat edo PFEZaren azken aitorpena.

* Dokumentazioa atxiki dezakezu prozesuan, edo geroago, bidaliko dizugun helbide elektronikoaren bidez.

3. Telefono mugikorra eskura izatea.

  • BBVAn, gure bezeroen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko, bezeroentzako doako sistema dugu BBVA kontu eta txartel berriaren kontratuak SMS bidez sinatzeko. BBVAk mezu bat bidaliko dizu, 6 digituko gakoarekin, prozesua balidatu ahal izateko.

4. Internet 4G edo wifi konexioa.

  • Mugikorraren bidez alta eman behar baduzu, konexio ona (4G edo Wi-Fia) izatea gomendatzen dizugu, bideo deian zehar konexio arazorik izan ez dezazun eta alta emateko prozesua arazorik gabe osa dadin.

Gogoan izan: BBVAn, ez dituzu erabiltzen koordenatuen txartelak edo beste gako sistema batzuk. Behar duzun edozein motatako eragiketa egiteko (produkturen bat kontratatzea, transferentziak egitea, etab.), SMS mezu bat bidaliko dizugu beti eman diguzun eta balidatu dizugun mugikor zenbakira.

Beharrezkoa da gutxieneko diru kopuru bat sartzea BBVAn online kontu bat irekitzeko?

Ez da derrigorrezkoa, baina nahi izatekotan eta zure erosotasunerako, beste banku bateko dirua ekar dezakezu kontu berriaren alta prozesuan.