Zer da cashflow?

Kutxako fluxua jakin beharreko enpresa baten egoera finantzarioaren adierazle nagusienetako bat da

Cash flowa kutxako edo altxortegiko fluxu gisa definitu dezakegu. Hori, baina, definizioa baino itzulpena izango litzake. Ikus dezagun zer nolako informazio eskaintzen digun adierazle honek gure negozio edo enpresaren egoera finantzarioaren inguruan.

Enpresaburu batek edo zuzendari batek balantze bat irakurtzen ez jakitea, hots, irabazi eta galeren kontua, ez du inolako aitzakiarik, nahiz eta arlo finantzarioa bere esparrua ez izan. Hori ez da nahikoa; errealitateari egokitu behar da. Izatez, likidezia diruzaintza da. Orduan da gure buruari galdera bat egiteko unea: zer da el cashflowa?

Termino hau oraindik asko erabiltzen da, nahiz eta beste batzuk gehiago erabili, esaterako, EBITDA. Dena den, garrantzitsuena hori erabiltzeko arrazoiak ulertzea da, baita bere mugak eta nola erabili ere. Puntu hauetan zentratuko gara, nola sailkatu eta kalkulatu baino. Horiek sekulako denbora eskatuko lukete eta oinarrizko kontzeptutik urrunduko gintuzkete.

Banner nagusi Klik Pay Banner nagusi Klik Pay
Autonomo eta enpresa txiki eta ertainak
Aukera duzu zure negozioaren ohiko ordainketak finantzatzeko.

Kontabilitatea eta kutxa

Kontularitza analisi bateko arazo nagusienetako bat gure errealitate finantzarioarekin bateragarri egitea da. Ohikoa da itxuraz aparteko osasuna duten enpresek kutxa hutsak izatea. Krisi garaian, emaitzak gorabehera, enpresaren diruzaintza izaten da buruan. Orduan topo egiten dugu cashflow kontzeptuarekin.

Cashflowa kutxako edo altxortegiko fluxu gisa definitu dezakegu. Hori, baina, definizioa baino itzulpena izango litzake. Ondorioz, ikus dezagun eskoletan jazo ohi dana.

Cashflow: Onura + amortizazioak + hornidurak

Ikus dezakegun bezala, cashflowa onurak gehitzen zaizkion adierazle bat da epe jakin batean, amortizazioak eta hornidurak kontuan hartuta. Zergatik egiten da hori? Galdera honen erantzuna ulertzen badugu, egiteke dugun jardueraz eta arazoaren tamainaz jabetuko gara.

Amortizazioek diru ateratzea eskatzen ez duten kostuak dira. Kontularitza ikuspegitik, ekitaldiaren emaitzaren minorizatzean datza, baina ez du inolako ordainketarik eskatzen. Esku-dirua, altxortegia, bertan dago. Hornidurekin beste hainbeste gertatzen da.

Pentsa dezakegun bezala, cashflow bidez gure aukera finantzarioak zehazten saiatzen gara; enpresa batek epe batean sor dezakeen diru-sarrerak, garrantzi kapitala duena. Baina ez da hain erraza.

Hortaz, zer zentzu du cashflowak?

Onuraz haratago joan eta cashflowaren inguruan aritzea oso baliagarria izan daiteke. Lehen pausoa gure osasun finantzarioa ezagutzea da; bere martxa eta eboluzioa. Horrekin batera, gure ordainketen konpromisoak betetzeko gai garen argitu dezakegu.

Gure hornitzaileak ordaintzeko cash nahikoa sortzen dugu? Eta gure hartzekodunekin? Zer eragin izango du aurreikusitako kutxako fluxuaren inbertsioan?

Kontu hauen inguruan pentsatzean, gure beharrak eta aukerak bat egin behar dutela buruan izan bitartean, cashflow mota ezberdinak agertuko dira, jatorriaren arabera: operatiboa, inbertsioetatik edo desinbertsioetatik datorrena, operazio finantzarioetatik datorrena...

Horren aurrean, cashflowa xedearen arabera aztertu beharko da: akziodunak, berrinbertsioak, zorraren amortizazioa, eta abar..

Banner zentral Klik Pay Banner zentral Klik Pay
Click & Pay kreditu muga
Zergak, nominak eta hornitzaileak ordaintzeko.

Cashflowa kalkulatzeko mugak

Cashflowa kalkulatzeko lortu dugun formula ezagunena eta erabiliena da, hots, kontabilitate-cashflowa. Interesgarria izan daiteke batez ere ekitaldien artean alderatzen bada, baina muga garrantzitsu bat du, sortzapen arauak sortua.

Gakoa kontularitza onurak diruzaintza gisa zenbatzen direla da, eta hori ez da hala izatez. Salmenta bat fakturatzeak eta bere onura kontabilizatzeak ez du esan nahi ondo kobratu dugunik. Prozesua ondo badoa, litekeena da salmenta atzeratzea, eta, horrenbestez, ekitaldi baten salmentak (eta onurak) bigarren ekitaldian kobratuko lirateke. Gauzak gaizki badoaz, atzeratutako salmentak ez dira kobratuko, eta salmenta horiek irabazi gisa kontabilizatuko genituzke.

Ez gara cashflowaz ahaztu behar, baizik eta bere mugak ulertu behar ditugu, eta, horren arabera, kalkulatzeko modu ezberdinak erabili. Posible da kontabilitate-cashflow klasikoa helburu zehatzentzat baliagarria izatea. Beste batzuetan, ordea, gure diruzaintzako fluxuen estimazio zuzeneko edo zeharkako metodoak erabili beharko ditugu (diruzaintzaren in situ ikerketa, funtsen jatorri eta erabileraren egoera-orriaren eboluzioa, eta abar).

Kontabilitatearen mugek beharrezkoa egiten dute tresnez hornitzea, horiek zeintzuk diren gorabehera, diruzaintza mailak probatzeko, bai egungoak baita aurreikusten direnak ere. Honela, nola kudeatu jakingo dugu.

Zure enpresaren finantza egoera kontrolatu ahal izateko tresnak

BBVAn badakigu zein garrantzitsua den zure enpresaren kudeaketa zaintzea. Hori lortzeko, BBVA One Wiew zerbitzua jartzen dizugu eskura, zure kontuei, kreditu kontuei eta txartelei buruzko informazioa begirada batean eta banku erankundea zein den kontuan hartu gabe eskaintzen dizun finantza agregatzaile bat. Zure diruzaintzaren ikuspegi globala izateko modu ederra, plataforma bakar batetik eta denbora errealean. Guztia, BBVAren segurtasun eta pribatutasun estandar altuenak betez.

Ezagutu zer aukera eskaintzen dizuen online bankuak BBVA Net Cash, webgunearen edo aplikazioaren bitartez, edo hemen sartuta: www.bbvaoneview.com.

ERREPIDE Klik Pay ERREPIDE Klik Pay
Enpresak - Honek ere interesa zaitzake Enpresak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Enpresa bat bere tamainaren arabera sailkatzeko irizpideak zeintzuk diren azaltzen dizugu.
  • Azalduko dizugu nola laguntzen duten langile bakoitzak ordaindu behar dituen zergak ezartzen haien diru-sarreren arabera
  • Aldi baterako elkarketa estrategiko honi buruz jakin behar dituzun xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.