Hilero dirua aurrezteko trikimailuak

Aurreztea errazagoa da nola baldin badakizu

Zenbatetan pentsatu duzu aurreztea ezinezkoa dela? Eta horietatik, zenbatetan saiatu zara aldez aurretik plangintza egin gabe? Utopikoa dela iruditu arren, krisialdian aurreztea pentsa baino errazagoa da. Urrats batzuei jarraituz, eta indar handiz (hasieran ez da erraza izango), nabarmen murriztu ditzakezu gastu guztiak, finkoak izan ezik. Horiez aparte, egin gabe utz ditzakezun ordainketa guztiak bihurtuko dira aurrezki; beraz, zure esku dago emaitza hobea edo okerragoa lortzea –segun eta kontsumoa zenbat urritzeko prest zauden–.

BBVAn badakigu zaila dela aurrezki kontu on bat lortzea. Horregatik, hilero dirua aurrezteko trikimailu hauek eman nahi dizkizugu, eta, gainera, ekonomia orekatua izateko ere lagunduko dizute. Aurrera, zure esku dago!

Banner Nagusi Programa zure Kontu Banner Nagusi Programa zure Kontu
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Antolatu zaitez, errazagoa izango da

Aurrezteko helburuari aurre egin behar diozunean, lehenik eta behin, ongi antolatu behar duzu zure burua. Horrek esan nahi du argi eduki behar duzula zenbat sartu duzun eta zenbat gorde nahi duzun, zure gastu finkoen arabera. Hemendik aurrera, plangintzarekin has zaitezke. Hona hemen gure sei aholkuak, errazagoa izan dadin:

  • Finkatu aurrekontu bat: finkatu aurrezteko helburu bat, eta, horretan oinarrituta, zehaztu zenbat gastatuko duzun hilero. Zorrotz bete beharko duzu kopuru hori, garesti gerta daitekeelako hortik ateratzea.
  • Lortu eskaintzarik onenak: Internet iritsi denetik, inoiz baino errazagoa da prezioak konparatzea. Bilaketa soil bat eginik ikusi ahal izango duzu zer orritan eskaintzen den bilatzen duzun produktua kalitate/prezio onenean. Zeregina erraztuko dizuten hainbat konparatzaile daude, halaber.
  • Ez kontsumitu modu konpultsiboan: zure planean jaso gabeko kapritxoek, berdin dio handiak nahiz txikiak diren, aurreratu duzun guztia desegin dezakete. Aurka egin behar diezu beharrik gabeko erosketei, eta ordu batzuk igaro ondoren pentsatu behar dituzu.
  • Kontuz Interneteko erosketekin: nahiz eta sarean nabigatzean deskontu handiak aurkitu, erosi egiaz behar duzuna soilik. Beharrik gabeko erosketak egitea, prezio onean egon arren, gastu konpultsibo bihurtzen da.
  • Gorde aparteko diru sarrerak: ez dituzu hileko diru sarrera gehigarriak gastuetarako aparteko gisa hartu behar. Gorde itzazu, eta zure aurrezkien poltsa gehiago haztea lortuko duzu. Gainera, ezustekoren bat baduzu, aurrezki kontuari min handirik egin gabe egin ahal izango diozu aurre.
Banner Zentro Programa zure Kontu Banner Zentro Programa zure Kontu
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Non gorde ditzaket nire aurrezkiak?

Dirua non sartuko duzun erabakitzeko unea iritsi da. Koltxoi azpian gordetzekotan bazaude, beste aukera batzuk kontuan hartzera animatzen zaitugu. Izan ere, edozein hondamenditan ez da seguru egongo, edo lapurrak erakar ditzake, eta, gainera, ez dituenez KPIren erritmo berean sortzen interesak, indize hori goratu ahala erosteko ahalmena galduko duzu.

Horregatik, eta zure aurrezkiei dagokienez lasai egoteko, badituzu beste aukera batzuk. Horietako bat da BBVA Helburuak kontua eta, gainera, aurrezteko finkatu dituzun helburuak lortzen lagunduko dizu. Beste abantaila batzuen artean, ez du administratzeko eta mantentzeko komisiorik eta nahi duzunean erabil ditzakezu zure aurrezkiak.

Ikusi duzun bezala, zure gastuak murriztea eta zure ekonomia hobetzea ez da ezinezko zerbait. Zeure burua konbentzitzen baduzu eta hilero dirua aurrezteko trikimailu horiek betetzen badituzu, oso zeregin erraza bihurtuko da amaieran.

ERREPIDE Programa zure Kontu ERREPIDE Programa zure Kontu