Europako Batzordeak onartu egin ditu Mastercard-ek eta VISAk proposatutako konpromisoak, eta, ondorioz, truke tasetan muga hauek ezarri dira Europako Esparru Ekonomikoan consumer txartelekin egindako eskualde arteko transakzioetarako:
- 20 oinarrizko puntu (bps) consumer zordunketa txarteletan eta 30 bps consumer kreditu txarteletan, txartela bertan izanda egindako transakzioetarako.
- 115 bps consumer zordunketa txarteletan eta 150 bps consumer kreditu txarteletan, txartela bertan izan gabe egindako transakzioetarako.
Mastercard-ek 2019ko urriaren 19an ezarriko ditu muga horiek, eta 2024ko azaroaren 2ra arte egongo dira indarrean.