Profesional autonomoentzako STa aukeratzea negozio motaren eta horren beharren mende egongo da, eta ezberdina izango da banatzaile, iturgin edo taxilari bat bada.
Lehen kasuan, ST oinarrizkoagoa behar da, bezeroen kontsumoak kobratzeko eta tiket fisikoak jaulkitzeko helburuarekin (adibidez, GPRS ST mugikorra); bigarrenean, berriz, ez da behar hainbat dibisatan kobratuko duen ST bat, ezta tiket fisikorik sortuko duenik ere (hortaz, ST mugikorra kontrata liteke), eta hirugarrenean, ST osoagoa behar da, beste dibisetan kobrantzak egingo direlako eta tiket fisikoak jaulkiko direlako (ST Android da aukera gomendagarriena, AliPay eta Wechat Pay baititu).