Lasaitasuna zuretzat eta zure negozioarentzat Sanitasen mediku taldea izanez
Estaldura digital zabalarekin, joan-etorririk egin beharrik gabe medikuntzako espezialistek artatu zaitzaten.
Ospitalez kanpoko asistentziarekin.
Sanitas eta BBVA Seguros aseguru-etxeekin koaseguruan kontratatutako osasun-asegurua.
Zer estaldura du?
Ospitalez kanpoko asistentzia
Ospitalez kanpoko asistentzia-estaldura izan ahalko duzu era mugatuan, eta barne hartzen ditu aurrez aurreko kontsultak eta proba diagnostikoak:
Lehen arretako medikuntza (medikuntza orokorra, pediatria eta OLT) eta mediku espezialitateak (dermatologia, ginekologia, psikologia, etab....). Gehienez ere 3 kontsulta presentzial, aseguratu eta urte bakoitzeko.
Diagnostiko-proba soilak: analisi klinikoak, erradiografiak, ekografiak, etab... Gehienez 6 proba aseguratu eta urte bakoitzeko.
Bere langileei digitalizazio maila handiko osasun-asegurua eskaini nahi dieten ete eta enpresentzat, osagarri digital oso zabaleko oinarrizko asistentzia-estaldura bat eskainiz. Sanitas eta BBVA Seguros aseguratzaileek koaseguru modura kontratatutako osasun asegurua da.
Eskatu Salud Activa Digital Pymes asegurua
Informazio gehiago behar duzu?
Poliza berrientzako, gutxienez aseguratu beharreko kopurua 5 pertsona da. Kontratatzeko gehieneko adina 75 urte izango da.
Produktu honek urtebeteko gutxieneko kontratazioa du; beraz, berritzea kontratuaren datatik 12 hilabetera egingo da.
BBVA Salud Activa Digital Pymes mediku asegurua hilean, hiruhilean, seihilean edo urtean behin ordaintzen da, hartzaileak erabakitzen duenaren arabera.
Gainera, urteroko bakoitzaren lehen ordainagiriak barne hartzen du Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren (AKP) kostua. Kostu hori urteroko primen %0,15 da.
Eskatu aseguru-primaren kostuari buruzko informazioa zure kudeatzaileari edo webgunearen bidez.
BBVA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA-SEGUROS VINCULADO, S.A. Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian inskribatutako sozietatea, OV-0060 gakoarekin. Erantzukizun zibileko asegurua dakar, eta finantza gaitasuna du.
BBVA SEGUROS, S.A. de Seguros y Reaseguros eta SANITAS, S.A. de Seguros enpresek erdi bana aseguratutako produktua. Bi erakundeak Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren erregistroan izena emanda daude, C-0502 eta C-320 gakoekin, hurrenez hurren.
Araudiak ezartzen du dokumentu estandarizatu bat eman behar dizugula aseguruaren oinarrizko informazioarekin, haren ezaugarriak hobeto uler ditzazun.