Irailaren 9a

Ibilgailu elektrikoaren eguna

Ibilgailu elektrikoek erregaian aurrezten dute eta ingurumena babesten dute.

Informazio gehiago behar duzu?

Auto elektriko baten kargaguneak dira autoaren bateriak kargatzea ahalbidetzen duten tokiak. Hainbat mota daude:

  • Hormako kargagunea (edo Wallbox): edozein ibilgailu elektriko (edo hibrido) motarako erabilgarria, jarriko den garajearen hormari ainguratze batzuk eskatzen ditu hura instalatzeko. Etxeko argindarrarekin ibili ohi dira. Horiek dira ohikoenak, duten prezioagatik eta erabilerrazak direlako.
  • Zutoineko kargagunea: kargagune bat sortzerako enpresek eta administrazio publikoek gehien erabiltzen dutena da. Karga 4 egoeran jarrita ahalbidetzen du; hala, 30 minuturen buruan bateriaren %80 kargatuta da. Ez da era iraunkorrean erabiltzea gomendatzen, epe ertainera bateria hondatzen duelako.
  • Potentziaren kontrol dinamikoa duen kargagunea: auto elektrikoen kargaguneen azken modeloa da; horren bidez, auto elektrikoaren eta etxean egiten diren beste kontsumoen arteko karga orekatzen du, kontrataturik den potentzia gainditu gabe (bestela, argindarra joan daiteke).
  • EV kargagune eramangarria: tamaina txikikoa eta pisu gutxikoa da, eta ibilgailu elektrikoaren maletategian eraman daiteke, bateria kargatu behar denean erabiltzeko. Korronte-hargune bat izatea besterik ez da behar.

Beste data garrantzitsu batzuk

  • Turismoaren Munduko Eguna TMEk (Nazio Batuen Turismoaren Munduko Erakundea) antolatutako ekitaldi bat munduari ezagutzera emateko turismoak duen garrantzia, eta baita hark duen inpaktua ere maila sozialean, kulturalean, politikoan eta ekonomikoan. 
  • Hispanitatearen Egunean Cristobal Colón Guananí irlara iritsi zenekoa oroitzen da, "Amerikaren aurkikuntza" gisa ezagutzen dena, Europaren eta Amerikaren arteko lehen harremana ekarri baitzuen. 
  • Energia Aurrezpenaren Munduko Eguna urriaren 21ean ospatzen da. Bere helburu nagusia da energiaren aurrezpena sustatzeko ekintza txikiak burutzeak duen balioaz kontzientziatzea.