Ezagutu BBVAren kutxazain sarearen ezaugarriak

BBVAren kutxazain sarea Europako banku-sektoreko sarerik zabal, funtzional eta modernoenetako bat da.

BBVAk kutxazain sare zabala du bere bezero guztien eskura. Eskudirua lortzeko berezko zerbitzuak eskaintzen dituzten jendearentzako arreta bulegoez gain, BBVAk kutxazain automatikoak ditu eta horiekin bankuko hainbat eragiketa egitea ahalbidetzen dute. Eskudiru ateratzeak, diru-sarrerak, txartelen blokeoa... BBVAk bere bezeroen beharrak estaltzeko dituen kutxazain automatiko kopurua bezainbesteko aukerak ditu.

Baina non daude kutxazain horiek? Espainiako 17 autonomia erkidegoetan zehar, eta baita Ceuta eta Melillan ere, litekeena da BBVAren kutxazain sarea osatzen duten terminaletako bat aurkitzea. Bankuak 6.000 kutxazain baino gehiagoko sarea du lurralde nazionalean, eta hortaz, ia-ia herrialde osoari ematen dio estaldura. Halaber, BBVAren kutxazain guztietan integratutako funtzionamendu informatikoko sistemak, ATM 4.0 deiturikoak, erabiltzaileentzako intuitiboa, erraza eta batez ere azkarra den erabilera prozesua ematen du.

Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.

BBVAren kutxazain sareko funtzio erabilgarriak

  • Eskudiru xedapen eta sarrerak.
  • Kontuko saldo eta mugimenduen kontsulta.
  • Txartelen blokeoa lapurreta edo galtzearen ondorioz.
  • Nazio mailako eta nazioarteko bankuko transferentziak.
  • Mugikorrak kargatzea.
  • Askotariko ordainketa eta itzultzeak.

Agile eta focus groups metodologiei esker, BBVAren kutxazainek aukera emango dizute maiztasun handiagoz egiten dituzun eragiketetara errazago sartzeko. Sistema intuitibo horrek BBVAren webgunetik edo bere aplikaziotik izan dezakezun nabigazio azkar eta eraginkorra izatea bilatzen du. BBVAren kutxazain sarearen azken helburua praktikan zure eragiketak egiteko bertsio birtualen luzapena izatea da.

Era berean, Wincor Nixdorfek emandako teknologiak, BBVAren elkarlanean, erabateko iraultza suposatu du diru-sarrerei dagokienez. Ez du soilik terminal publikoetan egiteko aukera ematen? Noiznahi, eta gainera billeteen birziklatze prozesu berritzaile baten bitartez kudeatzen dira? diru-sarreren harrera eta eskudiru xedapenak batzen dituen sistema da, eta horregatik kasik uneoro eta edonon eskudiruaren erabilgarritasuna ziurtatuta dago kutxazainetan. BBVA kutxazainek sartutako billeteak berrerabiltzen dituzte egiten diren xedapenak hornitzeko, eta gainera, billete mota aukeratzeko aukera ematen dute.

BBVAren kutxazainetarako sarrerak

Kontuan hartuz bai kutxazainek zein web eta aplikazioak geroz eta intuitiboagoa eta ohikoagoa den interfazea partekatzen dutela, ez da zaila irudikatzen nola sar daitekeen kontura eta BBVAren zerbitzu erabilgarrietara.

Web bidezko sarrerak erabiltzaile eta pasahitza behar dituen moduan, kutxazainetan ere aukera horretaz gozatuko duzu, eta hortaz, ez duzu larritu beharrik zure txartela etxean ahaztu duzulako. Halaber, modu tradizionalean sartzeko aukera ere existitzen da, hots, bankuko txartelaren bitartez, nahiz eta NFC teknologiak hartzen duen garrantzia kasu horretan. Contactless sistema horrek aukera ematen du erabiltzaileen datuak kutxazainetan erabilgarri dauden eragiketekin sinkronizatzeko, txartela inongo artekatik sartu beharrik izan gabe ere bai; zure txartela irakurlera hurbiltzea nahikoa izango da eta horrekin ziur behar duzun denbora aurreztuko duzu.

BBVA ABIL eta Vía Rápida kutxazainak

Kontua denbora aurreztea bada, BBVAren ABIL eta Vía Rápida eredu berriek ez dute apenas lehiakiderik. Erakundearen kutxazain sarearen zati bat terminal berri horiez osatuta dago, zeinak banku-sektorearen abangoardian kokatzen diren.

ABIL ukipen-pantaila duen kutxazain adimenduna da, eta bere diseinuak beste pertsona batzuei eragotzi egiten die begiratzea erabiltzen ari zaren bitartean. Gehien eskatzen diren funtzioak ditu, hala nola, eskudiru xedapen eta sarrerak, ordainagirien ordainketak eta transferentziak. Gainera, gertuko kutxazainei, eguraldiari edo burtsa-merkatuko albisteei buruzko informazioa eskaintzen dute. Bere aldetik, Vía Rápida kutxazainek ABIL kutxazainek baino are bertsio sinpleago eta minimalistago gisa aurkezten dute haien burua; izan ere, soilik beharrezko botoiak dituzte eskudirua ateratzeko eta paperezko egiaztagiririk ere ez dute ematen, soilik, alerta-zerbitzuen (SMS), mezu elektroniko edo sare sozialen bitartez.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

Aurkitu zure kutxazain eta bulego gertukoenak

BBVAren kutxazain automatikoen sareak eskaintzen dituen abantaila guztiez gozatzeko modurik onena bere bilatzailera jotzea da. "Aurkitu zure BBVA bulego edo kutxazaina" webgunean aurki dezakezun online funtzioa da eta horrek zauden lekutik gertuen dagoen kutxazainaren kokapen zehatza ezagutzea ahalbidetzen du.

Izan posta kodearekin, hiriarekin edo sartu nahi duzun helbidearekin, bilatzaileak erabilgarri dituzun sarrera puntu guztien mapa erakutsiko dizu, eta baita horietara arte dagoen distantzia ere. Aukeratu ahal izango duzu bulegoa edo ohiko kutxazain automatikoa nahiago duzun, bulegoen ordutegia begiratu edo horiek zein bezero motari bideratuta dauden ezagutzeaz gain: partikularrak, enpresak, erakundeak, etab.

Azkenik, ez ahaztu BBVAren kutxazainak bankuko txartel mota ororekin bateragarriak direla eta horretaz gain eskudiru xedapenak baimentzen dituztela beste sukurtsal batekoa zarenean ere. Bere kutxazainen aldakortasunak islatu egiten du BBVAk bere bezeroekiko duenaz gain, erakundean konfiantza duten guztiekin duen konpromisoa.

CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.