Paygold da saltoki, profesional zein autonomoentzako soluzioa bizkor, erraz eta seguru bezeroei ordainketa-esteka bat bidalita urrutitik kobratu nahi dutenentzakoa.
Erraztu bezeroen urrutiko ordainketa online dendarik izan gabe
Eskaera egin
Zure bezeroek eskaera erosketa-kanaletatik egiten dute: telefonoa, e-maila, sare sozialak edo urrutiko beste kanal batzuk.
Kobrantza-esteka sortu
Sortu Paygoldeko kobrantza-esteka (My Business BBVA aplikazioan, Redsys atarian edo ST Androiden), kontzeptua, zenbatekoa eta bezeroaren harremanetarako datuak sartuta. Gainera, QR kodeak sor ditzakezu, aurrez aurreko ordainketetan erabiltzeko.
Paygold esteka jaso
Zure bezeroek Paygold esteka jasoko dute, eta bertatik ordainketa seguruko orrialde batera sartzen dira eta txartelaren edo Bizumaren datuak tekleatuko dituzte. Ordainketa amaitu ondoren, zuk eta zure bezeroak ordainketaren berrespena jasoko duzue.
Hel zaitez milaka bezero berriengana txartelaren eta/edo Bizum bidezko ordaintzeko kanal berri bat eskainita. Zeure bezeroak dauden lekuan egon ahalko zara.
Saihestu bateratze-prozesu korapilatsuak (transferentzia bidezko abonuak, esaterako), hurrengo egunean salmenta guztiak ordainketa bakar batean ikusiko dituzulako, eragiketa bakoitzaren erreferentzia eta xehetasunarekin.
Kostu gehigarririk gabe, ST birtual bat kontratatuta, eta hilean euro baten truke, Android ST batekin.
Sare sozialetan saltzen duzu edo urrutitik
Denda fisikoa eta Android STa dituzu
Nola aktiba dezaket Paygold kobrantza-esteka?
Sare sozialetan saltzen duzu edo urrutitik
Sare sozialetan edo urrutiko beste edozein kanaletan saltzen baduzu, ST birtual bat behar duzu kobrantza-esteka batekin - Paygold. Zerbitzua aktibatu ondoren, STaren administrazio-atariak sortu ahal izango dituzu kobrantza-estekak nahiz QR kodeak bezeroekin partekatzeko. Gainera, autonomoa bazara, BBVAren aplikazioko My Business atalean sortu ahal izango dituzu kobrantza-estekak edo QR kodeak.
Denda fisiko bat eta Android saltokiko terminala badituzu, eskatu zure kudeatzaileari Paygold zerbitzua aktibatzeko. Hurrengo egunean “Paygold” aukera ikusiko duzu kobrantza-aukeren barruan. Android STrik ez baduzu, eskatu zure kudeatzaileari.
Paygold-ek ez du kostu gehigarririk ST birtualarekin erabiliz gero. Kontratuko komisioen, deskontu-tarifaren edo ST bonuaren baldintza berberak aplikatzen dira, nahiz eta ST birtual estandarra aktibatuta ez eduki. Paygold Android ST batean aktibatuz gero, hilean euro bateko kostua izango du, eta kostu gehigarririk gabe, bidaltzen dituzun Paygold kobrantza guztiak gorabehera.
Bai, Android ST baten bidez.
Dauden txartel marka gehienak onartzen ditu: Visa, Mastercard, Diners Club International, Discover, JCB, China UnionPay eta American Express (kreditukoak, zordunketakoa, aurrez ordaintzekoak nahiz birtualak), eta baita Bizum ordainketak ere.
Paygold-ez gain kobraketak egin behar badituzu zure webgunetik edo app-etik, eduki-kudeatzailetan jarri dezakezu zure ST birtuala, besteak beste hauetan: WooCommerce, Prestashop, OSCommerce, Magento, OpenCart edo ZenCat. Gainera, doako pluginak ditugu erraz eta azkar burutu dezazun. Informazio tekniko gehiago behar baduzu, kontsulta dezakezu Garatzailearen instalaziorako eskuliburua edo gure laguntza-zentroari galde diezaiokezu soportevirtual@bbva.com helbide elektronikoan.