Zure finantza egoeraren kontzeptu batzuk ebaluatzen ditugu, azken 3 hilabeteetako zure BBVA STren batez besteko fakturazioa, esaterako.
ST aurrerakina
Zure negozioa hazteko likidezia.
Sartu zure BBVA STren salmentetan oinarritutako eskaintza pertsonalizatu batera. Dirua 24 ordu baino gutxiagoan izango duzu kontuan. Azkar eta erraz.
-
Interesik gabe: %2 irekitze komisioa bakarrik ordaintzen duzu xedapen bakoitzeko.
-
Itzuli dirua ahalegin handirik gabe zure eguneroko salmenten ehuneko baten bidez: ordaindu gutxiago fakturazio gutxiagoko egunetan, eta ordaindu gehiago zure salmentek gora egiten dutenean.
-
Pertsonalizatua: zure STrekin zenbat eta gehiago saldu, muga orduan eta zabalagoa izango duzu (15.000 euro arte).
Zer onura ditu?
-
Zure neurriraIraganeko salmentetan oinarritutako zenbateko bat eskaintzen dizugu, eroso itzuli ahal duzuna. Erabili dirua behar duzunerako, egunerokorako edo zeure negozioan inbertitzeko.Zure erritmoari egokituaBehar duzun diru kopurua aukeratzen duzu (15.000 euro arte), gero eroso itzultzeko 150 egunerainoko epean.Kezkarik gabeOrdaindu gutxiago fakturazio gutxiagoko egunetan, eta ordaindu gehiago zure salmentek gora egiten dutenean. Gogoan izan egun batean ez baduzu irekitzen, egun horretan ez duzula ezer ordainduko.Azkar, erraz eta interesik gabeMinutu batzuk besterik ez dituzu behar aurrerakina eskatzeko, eta 24 ordu baino lehen zeure kontuan izango duzu. ST Aurrerakinak ez du interesik, %2ko irekitze komisioa besterik ez duzu ordaintzen xedapen bakoitzeko.
ST aurrerakin baten adibidea
-
3.000 €-ko zenbateko batentzat, zure saltokian egunero batez beste 100 € fakturatuz gero hasierako komisioa 60 € izango litzateke, eta %20ko amortizazio portzentaje bat ezarriz gero zure eguneroko salmenten gainean, aurrerakina 150 eguneko epean itzuliko zenuke.
Informazio gehiago behar duzu?
3.000 €-ko xedapen baterako, eragiketaren urteko tasa baliokidea (UTB) %10,295 izango da (%0ko ITNa) 150 egunetan bere STarekin egunero 100 fakturatzen dituen saltokiarentzat. Hasierako komisioa 60 €-koa izango da eta egunero 20 € deskontatuko dira kafturaziotik amortizaziorako. Haren zenbateko efektiboaren eta kontratuan adostutako baldintzen arabera kalkulatuta, betiere Espainiako Bankuaren ekainaren 27ko 5/2012 Zirkularrari jarraituz.
Izan BBVAko bezero
- Zure negozioaren egunerokoa errazteko produktuak eta tresnak diseinatzen ditugu.
- Gure soluzio digitalekin zure bizitza apur bat errazteko egiten dugu lan.
- Gure ustez, egin daitezke gauzak gardentasunez, argi eta arduraz.