Estalduren xehetasunak

    • Aldi baterako ezintasuna istripua edo gaixotasunagatik: Eguneroko sorospena ordaintzea, baldin eta Aseguratua lanerako aldi baterako ezgaituta geratzen bada istripu baten edo gaixotasun baten ondorioz.
    • Ospitaleratzea istripu edo gaixotasunarengatik: Eguneroko sorospena ordaintzea, baldin eta Aseguratua aldi baterako ospitaleratuta egon behar badu eta bere jarduera profesionala gauzatu ezin badu istripu baten edo gaixotasun baten ondorioz.
    • Istripuaren ondoriozko laneko ezitnasun absolutua: Istripuak eragindako heriotzagatiko kapital bera.
    • Istripuaren ondoriozko heriotza: Aseguratutako kapitala ordaintzea aseguratua istripuz hilez gero, betiere heriotza istripua gertatu eta urtebeteko epean gertatzen bada.
    • Heriotza lan-istriputzat jotako bihotzekoagatik: Aseguratutako kapitala ordaintzea, Aseguratua miokardio-infartu baten ondorioz hiltzen bada, betiere legezko agintari eskudunak lan-istriputzat hartzen badu eta heriotza infartua gertatu eta urtebeteko epean gertatzen bada.
    • Istripuaren ondoriozko laneko ezitnasun absolutua: Aseguratutako kapitala ordaintzea, Aseguratuak ezintasun iraunkor absolutua badu istripuagatik.
    • Etxez etxeko laguntza: Aseguratuaren esku profesional-sare bat jartzea, gaixotasunagatiko edo istripuagatiko bajaren edo ospitaleratzearen kasuan zerbitzuak emateko. Barne hartzen ditu:
      • Etxeko laguntza (garbiketa eta etxeko lanak, mendeko pertsonei arreta ematea, janaria ematea, janariak erostea) eta adingabeak zaintzea. (35 orduko muga zerbitzu guztietarako eta urteko asegururako. Zerbitzu bakoitzaren gutxieneko iraupena: 2 ordu).
      • Senide baten garraioa seme-alaba adingabeak zaintzeko (gehienez 1.000 €/urtean).
      • Maskotak zaintzea (txakurrak eta katuak) (ezbehar bakoitzeko 5 egun, gehienez).
      • Telefono bidezko laguntza: psikologikoa, medikoa eta dietetikoa, eta aholkularitza juridikoa. (Mugagabea).
    • Kontingentziak handitzea: Prestazio ekonomiko baten ordainketa. Prestazio hori kalkulatzeko, eguneko kapitala biderkatu behar da, eta langileak ezin izango du lan egin honako hauek gertatzeagatik:
      • Aseguratuaren ahaideen heriotza odolkidetasunagatik: aita, ama, semea edo alaba, anai-arreba, ezkontidea edo izatezko bikotekidea: 3 egun, ezbehar bakoitzeko.
      • Epaitegi edo ertzain-etxeetako zitazioetara joateko betebeharra, baldin eta horiek ez betetzeak aseguratuari erantzukizun zibila, penala edo administratiboa eragiten badio: 7 egun/urtean.
      • Aseguratuak bere lan-jarduera garatzen duen lokala ixtea, agintaritza eskudunak aginduta: 7 egun/urtean.
    • Baremoaren estaldura handitzea: Estaldura honen bidez, luzatu egiten da istripuagatiko edo gaixotasunagatiko aldi baterako ezintasunagatiko kalte-ordainaren aldia, gehienez ere ondoz ondoko 30 egunera arte. Egun horiek baremoan ezarritako egunei gehituko zaizkie, betiere baremoan ezarritako egunak igaro ondoren aseguratuaren aldi baterako ezintasun-egoerak irauten badu.