Zure kudeatzailea beste herrialde batean 48 ordutan
Zuzeneko tratu pertsonala atzerrian
Bi egunetan, zure kudeatzaile pertsonalaren kontaktua izango duzu 15 herrialdetako edozeinetan. Bere laguntza jasoko duzu hedapen prozesuan zehar eta baita negozioa sendotu ondoren ere.
Kontu irekiera azkarragoa
Zure nazioarteko kudeatzaile pertsonalak lagunduko dizu hautatu duzun herrialdean kontu bat irekitzeko izapideak azkartzen.
Gure esperientzia globala eta elkarrekin hazteko aukera eskaintzen dizugu.
Kudeaketa globala eta koordinatua
Langa gutxiago, aukera gehiago
Denbora dirua da, eta arin ibiltzeak negozio aukerak sor ditzake; hori dela eta, zehaztasunez koordinatzen dugu nazioarteko gure sare zabala.
3.000 banku korrespontsal baino gehiago
Enpresentzat zuzeneko presentzia ez dugun herrialdeetan, bitartekari-bankuen edo korrespontsalen laguntza dugu.
Interesatzen zaizu?
Nazioartera Zabaltzeko Zerbitzuari buruzko informazio gehiago eska dezakezu inprimaki bat bidalita. Zurekin ahalik lasterren jarriko gara harremanetan.
Nazioartera Zabaltzeko Zerbitzua enpresa ertain eta handientzat (urtean 5 milioi euro gordin baino gehiagoko fakturazioarekin) diseinatuta dago. Enpresa txiki bat baldin baduzu, Nazioarteko Merkataritzarako Kudeatzaile Pertsonalaren zerbitzua erabil dezakezu.
Espainia, Frantzia, Portugal, Belgika, Herbehereak, Errumania, Erresuma Batua, Turkia, Estatu Batuak, Mexiko, Argentina, Kolonbia, Peru, Uruguai eta Venezuela.
Enpresen Bankurako zuzeneko presentzia dugun 15 herrialdeetako 11 herrialdetan: Espainia, Frantzia, Belgika, Portugal, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Mexiko, Argentina, Kolonbia, Peru eta Uruguai.