Amaierako kuota bidezko leasinga

  • Finantza-alokatzea itxura duen finantzaketa-formula bat da. Bertan, zenbateko altua zehazten da alokatzearen azkeneko kuotan, eta era horretan, ordaindu beharreko gainontzeko kuoten zenbatekoa murriztu egiten da. 
    Modalitate honi esker, garestiak diren ekipo-ondasun aukera zabala finantzatu daiteke: arte grafikoen inprimategiak, eskerga jasotzaileak, iraulkiak, kate-palak, tunelak egiteko makinak, garabiak, kamioi astunak, atoiak eta erdi atoiak, trenak eta bagoiak, ontziak eta aireontziak. 
    Eragiketa honen gutxieneko aldia 2 urtekoa da; eta gehienekoa, berriz, ondasun motaren araberakoa.

    Abantailak

    • Inbertsioaren %100 finantzatuko da, hasieran dirua jarriz edo jarri gabe.
    • Finantzaketa-aldian ordaintzeko modalitate erosoa da, kuoten zenbatekoa baxuagoa delako.
    • Fiskalki kengarria.
    • Leasing-eko epemuga malgua:
      • Azken kuota eta hondar balioa ordaintzeko eta, hala, ondasuna erosteko aukera.
      • Ordaintzeke dagoen kapitala eta hondar balioa beste eragiketa baten bidez berriro finantzatzeko aukera. 
      • Ekipoa berritzeko aukera izango duzu, beste leasing bat finantzatuta; horretarako, lehengoa entregatuko behar diozu banatzaileari.