Free Analytics

Zabaldu zure negozioaren mugak

Free Analitycsen kostu gehigarririk gabeko zerbitzuarekin.

Zure bezeroak fidelizatzea da salmenta-estrategiarik onena. Erakarri zure egungo bezeroak haien erosketa-maiztasuna handitzeko, eta berreskuratu etorri gabe denbora daramaten bezero horiek.

BBVAk lankidetza-hitzarmen bat⁽¹⁾ sinatu du Izicap eta Mastercardekin, zure bezeroen kontsumo-datuak doan eskuratu ahal izateko eta askoz gehiago!

Zure bezeroen portaera sakon kontsultatu eta ezagutu ahal izango duzu:

  • Asteko egun eta orduen arabera.
  • Erosketa-maiztasunaren arabera.
  • Zenbatekoen arabera.

Eta askoz gehiago lor dezakezu datu horiek ekintza zehatz bihurtuta eta bezeroak maizago erakarrita, Izicap doakoa izanik urtebetez⁽²⁾.

Zure bezeroen txartela bere fidelizatze-txartel bihurtuko da!

  • 1. Sartu zure Izicapen kontrol-panelean eta aztertu kontsumo-datuak Free Analyticsekin.

  • 2. Aztertutako datuetatik abiatuta, anima zaitez Izicapekin zure fidelizatze-programaren urtebete doan sortzera.

  • 3. Bezeroak bere txartelarekin ordaintzen du eta bere telefono-zenbakia STan sartzen du⁽³⁾.

  • 4. Bezeroak automatikoki jasoko du SMS bat eta zure fidelizatze-programan erregistratuko da.

  • 5. Marketin-kanpaina pertsonalizatuak bidaliko dituzu, kontsumo-txartelekin, deskontuekin...

  • 6. Handitu zure bezeroen erosketa-maiztasuna eta berreskuratu etorri gabe denbora daramaten bezero horiek.

Zer onura dituzu erregistratzean?

  • Free Analytics: zure bezeroen erosketa-portaera aztertzen du orduka eta eguneka, erosketa-maiztasunaren eta zenbatekoen arabera.
  • Konfidentzialtasuna: datuak konfidentzialak dira, zuk bakarrik izango duzu informazio horretarako sarbidea.
  • Fidelizatze-programaren urtebete doan: promozioak modu erraz eta intuitiboan ateratzeko aukera emango dizun programarako doako sarbidea.

Sartu MyBusinessen, aktibatu Free Analytics eta hasi zure negozioa zabaltzen.

⁽¹⁾Izicap S.L.-k eskainitako zerbitzua STan deskargatzeko eskuragarri dagoen bere app-aren edo softwarearen bidez. Izicap S.L. da Zerbitzuaren funtzionamenduaren eta mantentze-lanen arduradun bakarra, bai eta lege- eta kontratu-betebeharretatik eratorriakoak betetzearena ere, batez ere konfidentzialtasunari eta pribatutasunari dagokienez. STa euskarri teknologiko hutsa besterik ez da aplikazioa Establezimenduaren eskura jartzeko. BBVAk ez du inolako erantzukizunik zerbitzuari eta Izicap S.L.-ren ekintzen ondorioei dagokienez. Hark kontratatutako zerbitzua erabiltzen duten Establezimenduaren eragiketei eta bezeroei buruzko datuak saltokiko terminalean instalatutako aplikazioaren bidez tratatuko ditu Izicap S.L.-k. BBVAk ez du sarbiderik izango Zerbitzuarekin lotutako inongo datuetara.

⁽²⁾OINARRIZKO zerbitzurako.

⁽³⁾Android ST-rako soilik.