Maila dinamikoa

Ehunekoetan ematen den bi agindu jarraituen arteko gehieneko aldakuntza da; hau da, hurrengo aginduaren prezio dinamikoaren eta exekuzio-prezioaren artekoa. Balio bakoitzerako kalkulatzen da, saioan balio bakoitzak izandako prezioen aldakuntzen hegakortasuna kontuan izanda. Definizioz, tarte dinamikoa estatikoa baino txikiagoa da. % 1, % 1,5, % 2, % 2,5, % 3, % 3,5, % 4 eta % 8ko banda estandarizatuak erabiltzen dira.