Hedge funds

Errentagarritasuna maximizatzeko saiakera egiten duten inbertsio-funtsak dira merkatuaren joera edozein dela ere, hau da, beheranzko merkatuetan ere bai (horrek, baldintza normaletan, galerak eragingo lituzke). Ez dituzte funts tradizionalei ezartzen zaizkien inbertsio-murrizketak, eta hortaz libreki aukera dezakete inbertsioak egiteko erabiltzen dituzten balore eta tresnak. Estrategia sofistikatuak erabiltzen dituzte; hala nola, zorpeko salmentak, palanka-efektua eta abar. , horietako batzuk inbertitzaileak ezagutu beharrekoak dira arrisku-maila altua barne hartzen baitute. Talde heterogeneoa da, eta bertan aurki daitezke ezaugarri eta arrisku-maila oso desberdinak dituzten funtsak.