Etekinen kurba

Antzeko bonuen Barne-Errendimenduaren Tasa (BET) erakusten duen grafikoa epemuga desberdinetarako. Eragozpena du ez duela kontuan hartzen berrinbertsio-arriskua, eta ulertzen du bonu baten fluxu guztiak BET berera berriz inbertituko liratekeela. Malda positiboa izan ohi da: normala izaten da epe laburreko jaulkipenak epe luzekoek baino etekin baxuagoak eskaintzea nahiz eta ez den beti hala izaten.