Solunion aseguratzaileak tokiko aditu sare zabal bat jartzen dizu eskura mundu osoan, zure izenean hau egiteko:
BBVAn kreditu-asegurua kontratatzeko prozesua Solunion konpainiaren bidez egiten da, eta honako gestio hauek egiten dira:
Kreditura saltzen dituzun bezero guztien zerrenda bidali beharko diozu konpainiari (urteko salmenta-aitorpena). Zure bezeroak beste herrialde batekoak badira, kreditu-aseguruak nazioarteko estaldura du, eta, beraz, horiek ere sartu beharko dituzu. Enpresak sailkatuko ditu kaudimen-irizpideen arabera, eta estaldura-muga bat esleituko die.
Hautatutako produktuaren arabera, komunikatu egin beharko dira (edo ez) urtean kredituan egindako salmenta errealak, erregulariza daitezen.