Mailegu-lerroa inbertsio-proiektuetarako, enpresa-jardueretarako eta likidezia-beharretarako da
ICO mailegu horiek eskatu ahal dituzte Espainian enpresa-jarduera egiten duten autonomoek eta enpresek. Eskaera egiteko aukerak ez du zerikusirik egoitza sozialarekin edo fiskalarekin, ezta nazionalitatearekin ere (espainiarra edo atzerritarra).
Zer finantza dezakezu ICO mailegu hauekin?
Zure enpresa-jarduerak edo inbertsioak gauzatzeko finantzaketa beharrak, bai eta zure likidezia beharrak eta enpresaren beraren jardueraren garapenarekin lotutako gastuak ere.
Finantzaketa honen eta beste erakunde batzuk ematen dituzten laguntzen arteko bateragarritasuna
Finantzaketa hau bateragarria izan ahalko da erkidegoetatik edo beste erakunde batzuetatik jasotako laguntzekin (laguntza horien deialdietan jasotzen diren bateragarritasunen mugei lotuta, betiere).
Indarraldia, amortizazio-epea eta gabealdia
Indarraldia: 2026ko urte osoan formalizatu ahal izango dira eragiketak Kreditu-erakundearekin.
Amortizazio epea eta gabealdia: urtebetetik 20 urtera, printzipalarentzako 3 urteko gabealdiaren aukerarekin (helburuaren arabera, gehieneko epea txikiagoa izan daiteke).
Interes-tasa, modalitatea eta sartzen ez diren jarduerak
Interes tasa: finkokoa edo aldakorra.
Modalitatea: formalizazioa Mailegu edo Leasing bidez, helburuaren arabera.
Barne ez diren jarduerak: ez dira finantzatuko jarduera hauek:
Arma eta munizioen sektoreko jarduerak.
Legez kanpoko jarduerak, kasuan kasuko eragiketari aplika dakiokeen legeriaren arabera, edo nazioarteko akordio eta hitzarmenen arabera, ingurumenari, segurtasunari, higieneari eta enpleguari buruzko araudia barne.
Banakako eskubideen eta askatasunen mugatzea edo giza eskubideen urratzea eragiten duten jarduerak.
Nola funtzionatzen dute ICO maileguek?
ICO maileguen funtzionamendua ez da bankuek eaten dituzten "betiko" maileguetatik oso desberdina. Hala ere, horiek ez bezala, finantzazio-modu horrek hiru zati ditu:
Kreditu Ofizialeko Institutua, eragiketa aztertzen du eta lerroa lortzeko baldintzak ezartzen ditu.
Kreditu-erakundea, maileguaren bideragarritasuna aztertzen du, lagatako dirua kudeatzen du eta bezeroak ez ordaintzearen arriskua bere gain hartzen du.
Eskatzailea, dirua ezarritako epean itzuli behar du, hari lotutako interesarekin batera.
Sor dakizkizukeen zalantzak
Bezeroak 2026ko urte osoan formalizatu ahal izango ditu eragiketak Kreditu-erakundearekin.
Eskaera BBVAko ohiko kudeatzailearen bidez egiten da, eta horrek argituko du edozein zalantza edo azalduko du nola bidali behar den dokumentazioa. Geuk deitzea ere eskatu ahal duzu, edo herri bakoitzean zabalik diren bulegoak bilatu ahal dituzu.
Bai, betiere bere enpresa-jarduera Espainian garatzen badu.
ICO finantzaketaren helburuaren arabera, dokumentazio gehigarria eskatu ahalko da.
La Tasa Anual Equivalente (TAE) aplicable a la operación estará compuesta por el coste de la comisión inicial que en su caso aplique la Entidad de Crédito más el tipo de interés (según el plazo de amortización). Hamabostean behin eguneratzen da, eta lerro honen barruan gauzatzen diren eragiketa berriei aplika dakieke.
Esteka honetan kontsulta daiteke gehieneko UTBaren taula (ICO mailegu honetarako).
Hauek dira ICO mailegu hau eskatzeko eskakizun komunak:
Autonomo edo enpresa bat izatea.
ICO lerroa inbertsio-proiektuetara, enpresa-jardueretara eta/edo gastu edo likidezia beharretara zuzentzea.
Aukeratu bi modalitate hauetako bat: mailegua edo leasinga.
ICO lerroa enpresa-jarduera Espainian gauzatzen duten autonomo eta enpresek eska dezakete, edonon dela ere euren egoitza soziala edo fiskala eta espainiarra edo atzerritarra den alde batera utzita.
ICO lerroa eskatzeko, kreditu-erakunde bakoitzak eragiketa aztertzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Finantzaketa hau bateragarria da autonomia-erkidegoek edo beste erakunde batzuek emandako laguntzekin.