Green shoe

Green Shoe deitzen da SEP (saltzeko eskaintza publikoa) kolokatzeko kontratuetako klausula bati. Horren arabera, jartzaileek aukera dute aurreikusita baino akzio gehiago saltzeko (%10 arte gehiago, gutxi gorabehera) eskaria aurreikusirik dena baino askoz gehiago denean. Terminoak Green Shoe Company enpresan du jatorria, klausula hori erabili baitzuen duela 70 urte.

Sistema hori SEPen prezioa egonkortzeko sortu zen eskari handia izanik balioak gainezka ez egiteko. Arazoa, orduan, jartzailearentzat akzio gehigarriak salduz, arriskurik gabeko gainbalioak lortuz, konpontzen da.