Golden share

(Urrezko Akzioa) Boto eskubide bereziak ematen zaizkiona da. Ondorioz, horren jabeak kontrol handiagoa izan dezake sozietatearen gainean gainerako akzionisten aldean. Termino hori erabiltzen da gobernuek enpresa bat pribatizatu ostean mantentzen dituzten akzioak izendatzeko; praktikan, nolabaiteko kontrolari eusteko eta hainbat erabakiri betoa jartzeko aukera ematen die.