Zerbitzua merkataritzan, industrian, nekazaritzan edo zerbitzuetan diharduten enpresei zuzenduta dago, hain zuzen ere, ekipamendua, ibilgailuak, altzariak, lokala, nabea edo beste ondasunen bat behar dutenei. Esan zer ondasun erostea nahi duzun, dagoen herrialdean dagoela, eta guk erosiko dugu. Zure enpresak eskura izango du gero ondasun hori, alokairu kuota erosoak ordainduta, gastu handirik egin beharrik gabe.
Gainera, alokairu kontratua amaitzean, ondasuna erosi ahal izango du. Higigarrietan eta higiezinetan egin nahi duzun inbertsio horri ekiten lagunduko dizugu, dagokizun zerga erregimenaren arabera ahalik zerga kenkari handienak lortuz.
Ezaugarriak:
Hasierako aldi bat duten Leasing eragiketetarako da (bai ondasuna eraikitzen ari delako edo bai bezeroak ordainketa atzeratzea negoziatu duelako) eta, horrenbestez, ondasunaren hornitzaileari ordainketak egiteaz arduratuko gara, data desberdinetan, guztiz ordaindu arte.
Haren bidez, ondasun higigarriak edo higiezinak finantza daitezke; hasieran, kuotak interesa gehi zerga izango dira, unean-unean bankuak ordaintzen duenaren arabera.
Kontratua bukatzean, errentan hartu duen pertsonak ondasunen titulartasuna eskura dezake, erosteko aukera erabilita.
Abantaila fiskalak:
Abantaila ekonomikoak:
Finantza errentamendu bidezko finantziazio formula bat da. Merkataritzan, industrian, nekazaritzan edo zerbitzuetan diharduten enpresei zuzenduta dago, eta beren jarduerari lotutako ondasun higiezinak (eraikiak edo eraikitze bidekoak) finantzatzeko aukera ematen die.
Finantza-alokatzearen aldia amaitu ondoren, erosteko aukera izango duzu, kontratuan ezarritakoarekin bat eginez. Mota honetako finantzaketa-motarako, Legeak ezarritako gutxieneko aldia 10 urtekoa da.
Abantaila fiskalak: