Estalduren simulagailua, alertak eta kontratazio automatikoa
Kontrolatu zure arriskuak eta hartu aurrea merkatuko mugimenduei
Simulatu truke-mota desberdinak eta zure enpresan izan ditzakeen inpaktuak.
Konfiguratu alerta pertsonalizatuak eta jarraitu interesatzen zaizkizun dibisen bilakaera.
Kontratatu estaldurak eta eskuratu informazio eta dokumentazio guztia enpresen online bankatik edo zure BBVA app-etik.
Estalduren simulagailua
Zer ahalbidetzen dizu
Dibisatan (USD eta GBP) egiten dituzun Kanpo Merkataritzako zure eragiketen truke-tasa estaltzeko agertokiak simulatu ahalko dituzu BBVA Enpresak-en, baita kontratazioari hasiera eman ere simulaziotik bertatik.
Zer produktu hartzen ditu barne
Hauen arteko emaitza alderatzen dizu:
Eskura.
Epera.
Amerikar epera.
Alertak eta kontratazio automatikoa
Sortu truke-tasaren alertak
Konfiguratu alertak BBVA Enpresak-etik, zure dibisa-eragiketaren kotizazioaren berri izateko.
Automatizatu zure dibisen salerosketa
Automatizatu dibisaren gaineko zure gestioa salerosketa automatizatuta, ezartzen duzun truke-tasara iristean exekuta dadin.
Zure kudeatzaile pertsonala duzu alboan
Gure espezialistek zure zalantzak argitzen dituzte
Gure kanpo merkataritzako espezialistek errazagoak bihurtuko dituzte zure nazioarteko eragiketak. Inportazioen finantzazioari buruz zalantzak dituzun bakoitzean lagunduko dizu.
Izan eskura gure esperientzia
Kudeatzaile pertsonal espezializatu bat eskura izango duzu. Bere laguntza izango duzu nazioarteko zure jarduerari buruzko zalantzak argitzeko eta, hala, sor daitezkeen arriskuak gutxitzeko.
Kostu gehigarririk gabe.
Behar duzunean izango duzu informazioa.
Informazio gehiago behar duzu?
Bankuak eskaintzen dituen truke-tasak barne hartzen du merkatuko aldaketen ondorioz bere gain hartzen duen arriskua konpentsatzeko marjina.
BBVAn kontu bat izatea eta eperako eragiketak egiteko bankuaren oniritzia izatea.
Kontsultatu zure kanpo-merkataritzako espezialistarekin, produktu horiek kontratatzeko baldintzak aztertzeko.
Salerosketa eragiketa ohikoenak Enpresen Online Bankutik burutu daitezke. Hala ere, askoz konplexuagoak diren eragiketa sorta handi bat burutu daiteke diruzaintza mahaitik. Zure kudeatzailearekin jarri zaitezke harremanetan informazioa eskatzeko.
Interesatzen zaizu?
Dibisen gaineko eragiketak kontrata ditzakezu gure edozein bulegotan edo inprimaki bat bidalita, zurekin harremanetan jar gaitezen.