Ez ahaztu pauso hauek zure online erosketak osatzeko

Erosketa-esperientzia hobetzen laguntzen dizugu

1. PAUSOA

Zure online erosketa osatzeko, sartu aplikazioan edo BBVA.es webgunean, eta sartu zure pasahitza, aztarna edo aurpegi-ezagutzea erabiliz.  Jakinarazpenak aktibatuta badituzu, mezu bat iritsiko zaizu mugikorrera zuzenean erosketa baimentzeko eta prozesua askoz arinagoa izango da. Ez itxi saltokiko pantaila prozesua amaitu arte.

2. PAUSOA

Gure aplikazioan edo BBVA.es webgunean sartzean pantaila bat agertuko zaizu egin nahi duzun online erosketaren datuekin. Berrikus itzazu eta sakatu "berretsi" botia zuzenak badira. Saltoki desberdinetan egindako hainbat erosketa badituzu, horietako bakoitzaren berrespena eskatuko dizugu.

3.PAUSOA

Baieztatzean, SMS bat jasoko duzu erabilera bakarreko kodearekin, eta hori eskatzen dizun pantailan sartu beharko duzu. Prozesua are eta azkarragoa izan dadin, aktibatu sinadura biometrikoa eta erosketak zure aztarnarekin edo aurpegiaren identifikazioarekin baimendu ahal izango dituzu SMSa jasotzeko itxaron beharrik gabe.

 

4. PAUSOA

Eta kito! Zure erosketa amaituko litzateke. Saltokira itzultzea gomendatzen dizugu baimena behar bezala eman dela egiaztatzeko.