Enpresen sailkapena tamainaren arabera

Enpresa bat bere tamainaren arabera sailkatzeko irizpide ezberdinak daude, eta horren arabera txikiak, ertainak edo handiak izango dira
Tradizionalki, enpresak bere tamainaren arabera sailkatzen dira txiki, ertain edo handietan. Jada dakigun bezala, lehen bien multzoari pyme deitzen zaie laburtuta (enpresa txiki eta ertainak). Gainera, azkenaldian hiru talde hauei laugarren bat gehitu zaie: mikroenpresak enpresa txiki eta ertainen parte dira ere.
Goiko bannerra Negocios online mailegua Goiko bannerra Negocios online mailegua
Negozioetarako BBVA online mailegua
Arrunta eta berehalakoa den kontratazioa, dokumentazio ekonomikorik ez duena.
Enpresa bat lau talde hauen arabera sailkatzea garrantzitsua da. Esaterako, diru-laguntza publiko asko daude enpresa txiki eta ertainentzat, eta enpresa handiek ezin dituzte jaso, laguntza jasotzeko enpresek haien enpresa txiki eta ertainaren baldintza frogatu behar dute eta.

Tamainaren araberako enpresen sailkapenerako irizpideak

Irizpide batzuk daude enpresen sailkapena egiteko. Haietako batzuk hauek dira:

  • Irizpide ekonomikoa: enpresak haien fakturazio bolumenaren arabera sailkatzen ditu, hau da, salmentengatik lortutako diru-sarreren arabera.
  • Irizpide teknikoa: maila teknologikoa da, hots, berrikuntza kapitala.
  • Ondarezko irizpidea: enpresek duten ondarean datza: ondasunak, eskubideak eta betebeharrak.
  • Irizpide antolatzailea: enpresaren langile kopurua eta bere antolakuntza dira.

Normalean, gehien erabilitako irizpidea antolatzailea da, langile kopuruari erreferentzia egiten diona.

Erdiko bannerra Negocios online mailegua Erdiko bannerra Negocios online mailegua
Finantzatu zure inbertsioak
Ezagutu negozioetarako online mailegua.
Honela, enpresa finantzaketa sustatzeko 5/2015 legearen arabera, mikroenpresa bat hamar langile baino gutxiago, bi milioi euroko fakturazio bolumena baino gutxiago eta guztizko aktiboa bi miloi baino gutxiagoko enpresak dira; enpresa txiki batek gehienez 49 langile izango ditu, eta hamar milioi euroko fakturazio bolumen edo guztizko aktiboa baina gutxiago izango du; enpresa ertainek, berriz, gehienez 250 langile izango ditu, berrogeita hamar milioi euroko fakturazio bolumena baino gutxiago eta guztizko aktiboa 43 milioi euro baino gutxiagokoa izango da. Bitartean, enpresa handiak dira parametro hauek gainditzen dituztenak.
CTA Negocios online mailegua CTA Negocios online mailegua

Honek ere interesatu zaitzake

  • Azalduko dizugu nola laguntzen duten langile bakoitzak ordaindu behar dituen zergak ezartzen haien diru-sarreren arabera
  • Aldi baterako elkarketa estrategiko honi buruz jakin behar dituzun xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.
  • Frankizia sortzeko zer urrats nagusi egin behar diren eta zer fase dituen azalduko dizugu.