Pack Viajesen baldintzak

Bidaiatu komisiorik gabe

Gaztea izateagatik, zure txartelean Pack Viajes Estandar aukeraz doan goza dezakezu 30 urte bete arte. Komisioak itzuliko dizkizugu honengatik:

  • Euroaz bestelako monetan (libra esterlinan, dolarrean...) egiten dituzun erosketak edo ordainketak Pack Viajes aktibatuta dagoen txartelarekin. Zenbateko-mugarik gabe.
  • Eskudiruzko 3 ateratze kutxazainetan hilero, hori ere euroa ez den beste moneta batean.

Komisioak itzuliko dizkizugu asteburuetan egiten baduzu ere.

Nola itzultzen dizkidate komisioak?

Komisioak kobratzen diren egunean bertan itzuliko dizkizugu. Hau da, mugimenduetan kobrantza agertuko da eta, eguna amaitu baino lehen, itzulketa iritsiko da. Kreditu-txartela baduzu, laburpenean abonatuko dira, eta zordunketakoa bada, kontuan. Aplikaziotik, uneoro ikusi ahal izango dituzu mugimenduak eta aurreztu duzuna.

Nola jakin dezaket zein txarteli dudan lotuta Pack Viajes Estandar?

Pack Viajes Estandar aukera doan duzu gutxienez zure txarteletako batean. Zein txarteletan den jakiteko, sartu txartel bakoitzaren informaziora zure app-ean eta bilatu Pack Viajes aukerari buruzko informazioa. Kontratatuta gisara agertzen bada, horixe da munduan zehar bidaiatzen duzunean komisioak aurreztuko dituzun txartela.

Zer komisio ditu planaren mugak gainditzen baditut?

Planaren mugetatik kanpo diru-ateratzeren bat egiten baduzu, ohiko komisioak aplikatuko dira. Zure txartelaren kontratuan kontsulta ditzakezu.

Eta dirua mugarik gabe atera behar badut?

Behar izanez gero, Premium Plana kontrata dezakezu, hilero egiten dituzun diru-ateratze guztien komisioak itzul diezazkizugun. Nahi duzunean bertan behera utzi eta Plan Estandarraz doan gozatzen jarraitu ahal izango duzu. 

Kontuan izan atzerriko kutxazainek itzuli ezin izango ditugun beste komisio batzuk aplika ditzaketela.