1. Esteka bat edo zenbaki bat baldin badu, ez da BBVA
Gure SMStan ez dugu inoiz estekarik edo telefono-zenbakirik eransten. Bat jasotzen baduzu, gezurrezkoa da.
Gogorarazi nahi dizugu BBVAk ez duela INOIZ estekarik eta telefonorik eransten mezuetan. Ariketa hau egin dugu iruzurrezko mezu baten arriskuez kontzientziatzeko, webgune faltsu batera eraman zitzakeelako zure datuak lapurtzeko.
Orain, zalantzarik izan ez dezazun, BBVAren mezu ofizialak jasoko dituzu bankuaren izena eta logotipoa dituen hari egiaztatu berri batean.