Aqua Más kreditu txartela
BBVAren txartel berria onenetan onena da
Interneten eta hortik kanpo erostean are gehiago babesten zaituelako eta, gainera, malgutasun handiagoa eskaintzen dizulako 50 €-tik gorako edozein gastu 3 hilabetetan ordaintzeko, interesik eta (% 0ko ITNa, % 0ko UTBa) komisioak aurrezten dituzun bitartean lehen urtean. Adibidez, 1.500 €-ko erosketa bat 500 €-ko hileko 3 kuotatan itzuliko zenuke.
Igo beste segurtasun-maila batera
-
Zuk bakarrik kontsultatu ahalko dituzu zure Aqua Más txartelaren datuak BBVA app-etik. Gainera, CVV kode esklusibo bat jasoko duzu zure online erosketetarako.
-
Gozatu oraindik gehiago zure online erosketez
Eta zure erosketa ez bada heltzen, edo berandu edo akatsen batekin heltzen bada, saltokiarekin erreklamazioa kudeatzen lagunduko dizugu, erosketa egin eta 180 egunera arte. -
Bidaiatu atzerrira lasaitasun handiagorekin
Zure txartela galdu edo lapurtu egiten badizute, 2 orduren buruan eskudirua erabilgarri izango duzu eta txartel berri bat bidaliko dizugu hurrengo egun baliodunean, hala nahi izanez gero.
Gozatu lehendabizi eta erabaki gero nola ordaindu
Gogoko baduzu, hartu zeuretzat
Egin zure kontuak eta itzuli gastatutakoa ondoen datorkizun moduan
Egiaztatu nahi duzu hilean zenbat ordainduko zenukeen erosketa bat zatikatzeagatik?
Eta guztia zure BBVA app-etik kontrolatuta
Zure Aqua Más kreditu-txartela nahi duzunean itzali eta piztu ahal izango duzu, adibidez erabiltzen ez duzun aldietan, edo segurtasunagatik bat-batean aurkitzen ez baduzu.
Eta zure ordainketa guztiak kontrolatuta izango dituzu, jakinarazpen bat bidaliko baitizugu txartela erabiltzen duzun bakoitzean. Inoiz zerbait arraroa gertatzen bada, berehala jakingo duzu.
-
Eskatu ezazu online
Eta jaso ezazu zure etxean. -
Aktiba ezazu erraz
BBVAren aplikaziotik. -
Gozatu gehiago
Bere abantaila guztiez.
Sustapenaren baldintzak
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k jaulkitako txartela. Kreditu txartela ematea BBVAk aurretik baimentzearen mende dago.
Informatu zaitez hemen edo BBVA app-ean bigarren urtetik aurrera 43 €-ko jaulkitze eta mantentze komisioa nola ez duzun ordaindu beharrik. Baldintzak bete ezean, ITNa % 0 izango litzateke eta UTBa % 18,98.