Zure enpresako ibilgailua elektriko edo hibrido batengatik aldatuz gero, 3.500 € aurrez ditzakezu urtean

  • Sartu ibilgailuen datuak simulagailuan eta ECO aukerak proposatuko dizkizugu.
  • Salneurriak, zenbat aurrez zenezakeen eta BBVArekin finantzatzeko aukerak erakutsiko dizkizugu.
  • Erostea erabakitzen baduzu, zuk aukeratutako kontzesionarioak kudeatuko du.

Ibilgailu eraginkorrago batekin CO2-ko isuriak murriztuko dituzu

Horrek dirulaguntzak eskuratzeko eta zigorrak saihesteko balio diezazuke.

Zure ECO ibilgailua urte gutxian behin alda dezakezu

Ibilgailu bat edo bat baino gehiago berritzeko, ohiko erosketa bat egin dezakezu mailegu baten bidez edo leasing edo renting erabil dezakezu. Horrek, gainera, zerga-abantailak ditu.
  • Alokairu bezala funtzionatzen du; mantentze-lanak eta asegurua barne dituen kuota finko bat ordainduko duzu.
  • Erosteko eskubidea ematen duen alokairu bezala funtzionatzen du. Alokatzearen amaieran, alokairu-kuota baten pareko zenbatekoa ordainduta ibilgailuarekin geratzea erabaki ahal izango duzu.
  • Erostea nahi baduzu. Ibilgailu elektriko edo hibrido entxufagarrietarako interes-tasa murriztua du.

Aldatzearen abantailak

Ibilgailu elektrikoak eskura dituzu dagoeneko, eta abantaila ugari eskaintzen dizkizute zure egunerokoan.

Honako hauek dira eska ditzakezun dirulaguntzak

Mailegu bat eskatzen baduzu zein leasing edo renting aukeratzen baduzu, gure laguntzaileak zurekin harremanetan jarriko dira eta dirulaguntza izapidetzeaz arduratuko dira.
Nondik ateratzen dugu informazioa?

Laguntzak gutxi gorabeherakoak dira eta iturri publikoetan oinarritzen dira.

Zergatik egin aldaketa BBVArekin?

  • BBVAren interes-tasak merkatuko txikienetakoak dira mugikortasunari dagokionez. Ziur aski, gure salneurria kontzesionarioan eskaintzen dizutena baino hobea izango da.
  • Prozesu osoan zehar lagunduko dizugu, hainbat finantzaketa-aukera eskainiz.
  • Dirulaguntzak eskatzeko izapideak zure ordez egin ditzaketen enpresekin lan egiten dugu.