BBVA Allianz Etxebizitza-asegurua
Okupazioaren kontrako estaldura berria barne zure aseguruan, kostu gehigarririk gabe
Orain, gure etxe-aseguru guztiek okupazio ilegalaren kontrako babesa dute (1):
-
Aholkularitza eta defentsa juridikoa
Zure etxebizitza okupatzen denean aholkatzen zaitugu eta zure etxea berreskuratzeko defentsa-gastuak estaltzen ditugu, legez kanpoko okupazioaren edo inkiokupazioaren aurrean (2).
-
Okupazioan zeharreko laguntza ekonomikoak
Aldi baterako ostatu baten kostuak, alokairuen galera (errentan baduzu) edo okupatutako etxebizitzako ur, argi eta gasaren ordainagiriak itzuliko dizkizugu.
Okupazioan zehar hirugarrenei eragindako kalteen erantzukizun zibila ere estaltzen dugu.
-
Babes ekonomikoa okupazioaren ondoren
Legez kanpoko okupatzaileen ekintza bandalikoek zure etxebizitzan eragindako kalteak ordaintzen dizkizugu, bai eta sarraila aldatzearen edo etxea garbitzearen kostua ere.
(1) Estaldura horiek guztiek kontratu-dokumentazioan ezarritako mugak eta baldintzak bete behar dituzte.
(2) Alokairu-kontratu bat formalizatu ondoren errentaria etxebizitzan sartzen denean eta, ondoren, lehen edo bigarren hilekoa ordaintzeari uzten dionean etxebizitza utzi gabe.