Lineako POS mailegua
Berehalako mailegua, itxaron ezin duten behar horiei erantzuteko
Izan ere, zure negozioaren egunerokotasunak itxaroten ez badu, hazteko behar duzun likideziak ere ez du itxarongo. Eskatu zure ST Online Mailegua eta hartu aurrea itxaron ezin duen horri, malgutasunez, erraz eta azkar.
- Zure kontuan berehala, paperik gabe eta erabilera justifikatu gabe.
- Itzuli zure erritmora eta zure salmenten arabera: zerbait fakturatzen duzun egunetan bakarrik amortizatuko duzu.
Baldintzak eta abantailak azalduko dizkizugu:
- Eskatu 300 €-tik 50.000 €-ra, % 0ko interes tasarekin eta irekiera komisio pertsonalizatuarekin*.
- Itzuli gehienez 150 egunetan, zure STen eguneroko bidalketaren % 20arekin. Eta, nahi baduzu, aldez aurretik amortiza dezakezu, zure erritmoan, gutxieneko zenbatekorik gabe.
- Eta orain, bi saltoki baino gehiago badituzu, ST Online Mailegua berean bateratuta eduki ditzakezu.
* Baldintza esklusiboak komunikazioaren titularrarentzat. Finantzaketa-mugaren zenbatekoa bankuak egin dezakeen rating- eta kaudimen-analisiaren mende egongo da, eta bezeroaren inguruabarrak aldatuz gero, aldatu edo ezabatu ahal izango da. Eskaera, emakida eta gehieneko zenbatekoa BBVAk onartu beharko ditu.
Mailegua amortizatzeko gehieneko epea 150 egunekoa da. Azken egunean abonu-kontuan zordunduko da data horretan amortizatzeko dagoen zenbatekoa. Ezin izango da berriro eskatu "ST Online Mailegua", aurretik mailegatutako zenbateko osoa amortizatu arte.
ADIBIDEA: 20.000 €-ko erabilerarako, hasierako irekiera-komisio pertsonalizatua % 1,60koa bada (320 €), eta suposatuz saltokiak ez duela egunero ezer fakturatu STarekin 150 egunez (gehieneko epea), mugaegunean amortizatuko du mailegua, guztira 20.000 €-rekin. Eragiketaren Urteko Tasa Baliokidea (% 3,87ko UTBa) izango litzateke; eta ITNa % 0koa. Haren zenbateko efektiboaren eta kontratuan adostutako baldintzen arabera kalkulatuta, Espainiako Bankuaren ekainaren 27ko 5/2012 Zirkularrari jarraituz.