100 € zuretzat eta 100 € zure bikotekidearentzat
Ireki zure Komisiorik eta baldintzarik gabeko Online kontua bi titularrekin, eta bikotekideak eta zuk 800 €-tik gorako nominak ekartzen badituzue, aparteko 100 € eramango duzue bakoitzak, nahi duzuen gauzetan xahutzeko. Baliozkoa 2020/03/14 arte.
Komisiorik eta Baldintzarik gabeko Online kontua
-
0 € kutxazainetako komisioetan
Komisiorik gabe zordunketan eskudirua ateratzeagatik BBVAren Espainia osoko 6.000 kutxazain baino gehiagotan. -
0 € komisioetan zure kontuan eta zure zordunketa txartelean.
Kontuaren administratze eta mantentzearengatiko komisiorik gabe (%0ko ITNa %0ko UTBa)** eta zure Aqua zordunketa txartelaren jaulkitze eta mantentzeagatiko komisiorik gabe. -
0 € zure online transferentzietan
Komisiorik gabe EEE barruko zure online transferentzietan.
Nola ordaindu erabakitzeko erosotasuna izango duzu
-
Momentuan: Aqua Zordunketa txartelarekin ordaintzen baduzu, zordunketa berehala deskontatuko da kontutik.
-
Geroago: Aqua Más txartela eraman dezakezu komisiorik gabe kontuan irekitzean.
Ikusi Aqua Más txartela -
Nahi duzunean: zure kontuarekin batera datorren gastuak zatikatzeko zerbitzuarekin. Orain, lehen zatiketak ez du kosturik
Ikusi Gastuak zatikatzeko zerbitzua
Hartu 100 € zuretzat eta 100 € zure bikotekidearentzat*
800 €-tik gorako zeure nominak ekartzen badituzue
Hobetu zure osasun finantzarioa
Eraman BBVAren bidez zure diruaren kontrola eta jaso ideia pertsonalizatuak, aurrezten hasteko egin zenezakeenik ez zenekien tokian.
- Sortu aurrezpen-arauak, programatu aldizkako ekarpenak edo biribildu zure erosketak, ia konturatu gabe aurrezteko.
- Antolatu zure gastuak kategorien arabera, zure dirua nora zuzentzen duzun jakiteko. Aurrekontuak sortu ahalko dituzu haren bilakaeraren jarraipena egiteko.
- Jaso jakinarazpenak eta jakin aurretik nola aldatuko diren zure hileko gastuak eta aurreikusitako zer mugimendu edo kargu helduko diren zure kontura datozen egunetan.
- Gehitu zure etxebizitzaren balorazioa zeure ondareari, jakin lotutako gastuak eta ikusi fakturetan nola aurrez dezakezun.
Gainera, BBVAren aplikazioarekin
- Itzali eta piztu zure txartelak.
- Atera eskudirua BBVAren kutxazainetatik zeure mugikorrarekin.
- Bidali dirua Bizum-ekin mugikorretik mugikorrera, berehala eta kontu zenbakirik gabe.
- Jaso zure kontuko mugimenduei buruzko jakinarazpenak berehala.
- Eta askoz ere gehiago!
Horrelakoxe erraza da zure kontua irekitzea
- Erosotasun osoz, izapiderik eta joan-etorririk gabe.
- Edonoiz, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan.
- Autoargazki bat egitea bezain erraza eta lehen unetik kontua aktiboa izanik.
Ekarri zure diru-sarrera eta ordainagiriak, edo zure kontu osoa, bulego batera joan beharrik eta paper-izapiderik gabe
- Beste bankuetarako aldizkako zure transferentziak.
- Zure diru-sarrera errepikariak (nomina, pentsioa) eta ordainagiriak (helbideratutako zordunketak).
- Zure saldoa, beste kontua itxitakoan.
Geu arduratuko gara aukeratzen duzuna lekualdatzeaz, eta baita beste kontua itxi dadila eskatzeaz ere, zuk halaxe nahiko bazenu. Eta BBVAren bezero izatearen abantailez era gorenean hasiko zara gozatzen.
*Kontsultatu hemen onartu beharreko oinarrien promozioaren baldintza eta betekizunak.
100 € gordinen abonua PFEZaren atxikipenari lotutako kapital higigarriaren errendimendutzat hartzen da; beraz, indarrean dagoen atxikipen-tasaren arabera, 81 €-ko zenbateko garbia jasoko da. Atxikitako zenbatekoa aldatu egin daiteke araudian aldaketarik izanez gero. *C planeko 100 €-ko saria eraman ahal izateko, BBVAn nomina bat izan beharko duzu helbideratuta, 800 €-koa gutxienez, C planaren promozioarekin bat egin ondoren helbideratuta mantendu beharko duzu 12 hilabetez jarraian gutxienez, eta ez duzu BBVAn bezero gisa baja egin behar promozioa hasi aurreko sei hilabeteetan.
Komisioetatik sabuesteko baldintzarik gabe
**Urtebetez eguneroko saldo positiboaren edozein egoerarentzat kalkulatuta
bbva.es-en ez duzu ezer ordaintzen transferentziak eurotan, koroa suediarretan edo leu errumaniarretan (ron) egiten badituzu Europako Ekonomia Esparruan (Europar Batasuneko kideak + Islandia, Liechtenstein eta Norvegia). Ez daude barne euskarri magnetiko bidez egindakoak, premiazko transferentziak, OMFak (funtsak mugitzeko agindua), eguneko balioko transferentziak eta uneko transferentziak. Barne ez dauden transferentzietan kontzeptu osagarriak ezarriko dira, baita kasu horietarako gastuak ere.