Ezagutu BBVAren coach finantzarioa

Ulertu eta hobetu zure egoera ekonomikoa modu erraz eta pertsonalizatuan. Aztertu zure diru-sarrerak, gastuak, aurrezkia eta zorra diagnostiko argi bat eskaintzeko, zure finantza-helburuak lortzen lagunduko dizuten intsight, tresna eta proposamenekin batera.

Nola funtzionatzen du?

  • BBVAren Coach finantzarioan lehen aldiz sartzen zarenean, azalpen labur bat aurkituko duzu. Tresna zer den eta nola lagun diezazukeen azalduko dizu.

    Ondoren, zure finantza-egoeraren diagnostiko bat ikusiko duzu. Horri esker, zure egungo egoera osasungarria den edo hobetu beharreko gauzarik dagoen jakingo duzu.

    Informazio horrekin helburu bat finkatu ahal izango duzu: hilabetearen amaierara hobeto iristea, zure koltxoi finantzarioa handitzea, zure kapritxoak lortzea edo zorra murriztea. Beranduago aldatu eta editatu ahal izango duzu.

Irabaziak

    • Ezagutu zure aldagai ekonomiko nagusien egoera: diru-sarrerak, gastuak, aurrezkia, koltxoia eta zorra.
    • Jaso zuretzat gomendatutako helburuak. Pertsonalizatu eta egokitu ahal izango duzu.
    • Hobetu zure osasun finantzarioa hilabetez hilabete, gastuak kontrolatuz, edo epe luzera, zure koltxoi edo kapritxoekin.
    • Lortu intsigniak aurrera egin eta zure osasun finantzarioa hobetu ahala.
    • Jaso mezu eta gomendio garrantzitsuak zure bilakaeraren arabera.
    • Atzitu diru-sarrera eta gastuen pantaila espezifikoak, zure finantzak hobeto jarraitu eta kontrolatzeko.

Ezarri zure helburua

  • Kontrolatu zure eguneroko gastuak eta identifikatu zure dirua zertan gastatzen duzun. Aztertu zure diru-sarrerak eta gastuak aurrezteko aukerak antzemateko, ezustekoak saihesteko eta hobeto antolatzeko. Horrela, lasaiago iritsiko zara hilabetearen amaierara.
  • Etengabe eta epe luzera aurreztu ahal izango duzu. BBVAren Coach finantzarioak ustekabeei aurre egiteko koltxoi ekonomiko bat sortzen laguntzen dizu, zenbateko errealista bat definitzen lagunduz, zure aurrerapenaren jarraipena eginez eta hilabetez hilabete aurrezteko ohiturari eutsiz.
  • Denbora daramazu kapritxo batekin? Aurreztu gauza jakin baterako: bidaia bat, ekitaldi bat edo edozein gastu puntual. Planak egin ahal izango dituzu zure finantzak desorekatu gabe, zenbat behar duzun eta helburua lortu arte pixkanaka nola aurreratu dezakun jakinda.
  • Berreskuratu zure ordainketen eta finantza-obligazioen kontrola. Coach finantzarioak zure zorrak aztertzen ditu, eta horiek lehenesten, haien bilakaera kontrolatzen eta pixkanaka murrizten laguntzen dizu, zure osasun finantzarioa hobetzeko gomendio pertsonalizatuekin.