BBVA Bizitza asegurua
Gainera, lehenengo egunetik, eta kostu gehigarririk gabe, mediku zerbitzuak erabili ahal izango dituzu, online nahiz telefono bidez.
-
24 orduko mediku taldea
Zure osasun kontsultetarako, pediatria eta ginekologia barne. -
Nutrizioa eta dietetika
Lineako plan bat biltzen du zure pisua kontrolatzen laguntzeko. -
Osasun azterketa
Egin testa eta eskuratu aholku pertsonalizatuak. -
Orientazio psikologikoa
Urtean 5 saio biltzen ditu gehienez.
BBVA EstarSeguro Plana
Advance Medical-Health Care Management, S.A. etxeak ematen ditu zerbitzu horiek, baldin eta BBVA Seguros y Reaseguros-ekin kontratatutako aseguru poliza indarrean badago, eta BBVA Seguros eta Advance Medical erakundeen arteko kontratuak irauten duen bitartean. Zerbitzu horiek osasun informazio orokorra emateko xedea dute. Inola ere ez da diagnostikorik egingo, ezta tratamendurik gomendatuko ere. Zerbitzu horien bidez jasotzen diren gomendioak asegurudunak eman digun informazio medikoan oinarrituta daude. Hortaz, ez dira bisita medikoa ordez dezakeen informazio medikoa.
BBVA EstarSeguro Planaz gozatzeko, BBVA EstarSeguro Planeko txartela kontratatu behar da. Ez du interesik, komisiorik, ez eta kostu gehigarririk ere. BBVAren aurretiazko onarpenari lotuta dagoen txartela. BBVA EstarSeguro planaren txartela aseguru jakin batzuen prima ordaintzeko soilik erabil daiteke. Eskaintzak 2027/01/31ra arte balio du, eta hortik aurrera urtero berrituko da, baldintzetan aldaketarik ez bada, betiere. 600 euroko eragiketa bat urteko % 0ko interes nominalean 12 hilabetetan ordaintzeko, guztira ordaindu beharreko zenbatekoa 600 euro lirateke 50 euroko hileko kuotetan; UTBa, urteko tasa baliokidea, % 0 izango da.
Aseguratzailea: BBVASEGUROS, S.A., de Seguros y Reaseguros, DGSPFko Erregistroan inskribatuta, C-502 kodearekin. Bitartekaria: BBVA MEDIACION, OPERADOR DE BANCA-SEGUROS VINCULADO S.A., Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiko aseguruen Bitartekoen Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta, OV0060 kodearekin. Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua hitzartua duzu.